artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Fond de bain

Hermann-Paul

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

fond-de-bain

Le Fond de bain, kazetaritza-abentura Lapurdiko Getarian Belle Epoque garaian

Hermann-Paul marrazkilari eta karikaturagile bikaina zen, baina baita grabatzailea, xilografoa, akuafortista eta margolaria ere bazen, nahiz eta haren obraren azken zati hau oraindik ez den ezaguna. 1890ean Getarian (Lapurdi) finkaturik Pariserako joan-jinak maiz egiten zituen. 1902ko maiatzeko L'album aldizkariaren 12. alerako Lucien Puech-ek artista biziari buruz galdetu zionean, Hermann-Paulek zera erantzun zion: "Ba, zinez lasaia da. Ezkondua naiz, denbora asko pasatzen dut etxean eta... besterik ez". Dudarik gabe, lehen urteetan, familiak eta haurrek denbora asko hartuko zioten, bereziki Euskal Herrian zelarik. Hala ere, ez da oraindik argi nola kudeatzen zituen Pariserako bidaiak eta obra: litekeena da, garai hartako beste artista batzuk bezala, batez ere Parisen bizi zela neguan eta Euskal Herrira itzultzen zela udan. 1895ean, Le Fond de Bain udako aldizkaria sortu zuen Euskal Herriko eta Parisko lagunekin. Bertan, Getariako eta euskal kostaldeko biztanleen eta turisten arteko talka kulturala eta topaketa zaporetsua modu satiriko eta fantasiatsuan deskribatzen zen. 21 zenbaki argitaratu ziren 1895 eta 1898 artean: lehen hamaikak eskuz idatzi eta litografiaren teknikaren bidez egin ziren; azken hamarrak tipografiatu ziren.

Lehen Mundu Gerran, Hermann-Paulek Courrier de Bayonne et du Pays Basque aldizkarian parte hartu zuen, Alemanen aurkako marrazkiak eginez. Anatole France idazleak marrazkien alde samina goraipatu zuen. Hogei marrazki zeramatzan edizio berezia argitaratu zuen ere: "Zein tragikoa eta ederra den zure azken marrazkia, non haurra eskuak moztuta ikusten den ezpata mendekatzailea daramala!".

Gerra garaian, zurezko hainbat grabatu ohargarri egin zituen ere labanaz. Tiradak egitea nahikoa ez zitzaionez, matrizeak atxiki zituen margolan txikiak bezala margotu ahal izateko. Lan horietako bi museoko bilduman daude:La jeune fille de Ciboure (Ziburuko neskatxa) eta Vue de Ciboure (femme et enfant) (Ziburuko bista [anderea eta haurra]). Xehetasunez jositako lehen bi saiakera horiek, gerraosteko haren lanaren sintesi indartsu batera eramango zuten, 1924an l'Enfer de Dante (Danteren infernua) ilustratu zuenean edo 1919an Danse macabre (Dantza makabroa) konposatu zuenean. Egiten zituen zurezko lanak Art Déco estiloaren adierazgarri bihurtu ziren orduan.

Orduan, lehen emazte Joséphine Colin-engandik dibortziatu ondoren, Euskal Herria emeki-emeki utzi eta Camargara (OC - Meditarraneoa) joan zen. Han Folco de Baroncelli-Javon idazlea (1869-1943) haren lagunetako bat bihurtu zen.

fond-de-bain

Baionako Euskal Museoa | Kortsarioen kaia, 37 - Baiona (Lapurdi)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.