artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kilimak begietan

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan
Alejandra Ikaza artista, Bilboko Rekalde aretoan. Arg/ IÑIGO ASTIZ

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Emanaldia hasi berri da. Ez da musikarik entzuten, ostera, erritmoa begietatik sartzen zait. Karparik gabeko ikuskizun honetan geometriaren akrobazia, koloreen malabaren eta errepikapenaren dantza nahasten ari dira; figurazioak eta abstrakzioak orekari lanak egiten dituzten bitartean. Hemen ez dago trapezio-saltorik edo sua irentsi beharrik; hala eta guztiz ere, begiak etengabe mugimenduan mantentzen dituen ikuskizuna dut aurrean Rekalde aretoan. 1990eko hamarkadan hasi zen Alejandra Ikaza (Bilbo, 1966) pintorea bere artelanak plazaratzen. Orain, Bilboko erakusketan bide artistikoan egindako pausoen bilduma eskaintzen du, Circus izenburupean.

Aretoan sartu eta eskuinetik hasiz gero, paisaia desberdinetan murgilduko gara. Hauetan kolorea da nagusi; aurrerago, azterketa geometrikoekin egingo dugu topo. Ezkerretik hasita, aldiz, collageak ikusiko ditugu, marrazkiekin batera. Izenburu gehienek paisaiei edo naturako elementuei egiten diete erreferentzia (Araukaria, Mitxoletak edota Barraskiloak), eta itsasoak ere maiz hartzen du garrantzia (Itsaso gazitik hasi, zein Urre koloreko itsasoa). Izen figuratiboak izan arren, irudikatutakoak abstrakzioaren bidean kokatzen dira, errepresentazio mimetikoen agintetik at.

Aretoaren atzeko aldean collagearen teknikan egindako hastapeneko pausoekin egiten dut topo. 1990eko hamarkadako lanak dira, tamaina txikiagokoak, baina izaera berekoak. Bereziki interesgarria iruditu zait Flower Woman I (1999), paper mozkin geometrikoak emakumezkoen irudi eta marrazkiekin nahasten dituena, loreen motiboa ere baliatuz. Aldizkarien ebakinekin egindako beste piezak antzematen dira gertuko beira-arasen barruan, askotariko forma geometrikoak dituzten kolorezko ebakinekin batera.

Hasierako lan horiek pista batzuk ematen dizkigute Ikazaren lana ulertzeko. Izan ere, urteek aurrera egin ahala, zatien estetika pinturara igaro zela aitortzen du hondoko espazioak. 2000ko eta 2010eko hamarkadako lanetan, batzuetan oihal edo paper dekoratiboaren ebakinak pinturarekin batera bihurtzen dira protagonista, collagea osatuz. Are gehiago, mihiseari bestelako azal zatiak gehitzen ez zaizkionean ere, teknika horren estetika mantentzen dela iradokitzen du.

Artistak akabera hori lortzen du olio pintura argizariarekin nahastean. Ezkoaren materialtasunak collagearen itxura ematen dio, askotan ertzak bolumetrikoak dira eta. Horrela, pintatutako forma borobileklikido egoetarik solidora egindako ibilbidea ezkutatzen dute, betidanik azalera trinkoak izan balira bezala. Borobilaren forma nagusitzen den corpus honetan maiz ikusten den lentejuela handiekiko interesak ondorio naturala dirudi. Objektu horretan, koloreak mugatzen baitu forma, pintorearen zertzelada askotan gertatu bezala.

Aipatutakoez gain, marrazkiak ere ageri dira. Sarritan, materia kenduz egindakoak, koloreen gainetik puntaren bat igaroz, eta azpikoak azaleratuz, estratigrafia marren ertzetik azaleratuz. Materiari buruz ari naizela, arreta eman didan beste lan bat plastikozko izar gorri txikiak dituena da, izenik gabekoa. Kolore paleta desberdina da hartan, apalagoa, eta hondoa ez da uniformea; materialtasun gris bat agerian uzten du.

Ildo horretatik, arrastoaren ideia askotan ageri da haren lanean. Bereziki nabarmena da paper gainean egindako hainbat pinturaren konposizioa biltzen duen bi paretetan. Lan horietan geometriaren azterketan baliatutako lauki-sarea agerian uzten du, geometriaren eta errepikapenaren bitartezko ikerketa plastiko esanguratsua ikusarazita; beste lanetan antzeman arren, ikusten ez dena. Alegia, lehen begiratuan begiek ezingo dute dena bereganatu: informazio ugari dago horror vacui baten bidean dauden pieza harmoniatsuotan. Kolore kitzikagarrien orekan sumatuko dugu eta formen errepikapenen kokapen zainduetan.

Sonia Delaunay eta Yayoi Kusama datozkit burura; lehena, kolore biziko forma geometrikoak dantzan jartzeagatik, eta bigarrena, errepikapenarekiko eta borobilarekiko zaletasunagatik. Ohartzen naiz pintura abstraktua lantzeko orduankanpoko artistak erreferente gisa hartzeko ohitura dudala (egiteko: tokikoak hobeto ezagutzea). Eta ebakinen estetika? Horretan bai, gertuko artelanak ditut buruan, Estibaliz Sadabak zein Lucia Onzainek landutakoak, 1990eko hamarkadan ere bai; emakumeen irudi berrerabiliak, askotan irakurketa kritikoak sustatzen dituztenak. Badirudi Ikazaren pinturek erenire iruditerian geratzeko asmoa dutela. Hurrengo batean, beste artista baten lanari begira egongo naizenean, agertuko zait berriro ere haren ezohiko zirkua.

circus

Circus

Alejandra Ikaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

akatsen-lerroak

Akatsen lerroak

Lou Chavepayre

Georges Pompidou galeria (Angelu, Lapurdi)

2026ko Azaroaren 07tik
2027ko Otsailaren 27ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.