Ciga Bilduma
Javier Ciga
2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

Ciga Bilduma Pompelo Civivoxean dago ikusgai, Iruñeko Bigarren Zabalguneko kultura- eta arte-zentroan.
Javier Ciga (1877-1960) Iruñean jaio eta hil zen, eta orobat, margolari aritu zen, zinegotzi izan zen eta hiriko kultur bizitza dinamizatu zuen. Museo-bilduma iraunkor honek pintorearen ondarea Iruñearen eta Nafarroaren zerbitzura jartzen du. Hori horrela, familiaren eta Ciga Fundazioaren nahiak betetzen dira. Erakusketa zabal honek 133 margolan ditu, eta askotariko gaiak eta teknikak biltzen ditu; hainbat ardatz eta espazio berezitan multzokatuta daude, eta Cigaren pinturen joritasunaren erakusle dira, bai eta artistaren bizi-ibilbide eta ibilbide artistiko interesgarri eta biziarena ere. Eskerrik zintzoena eman nahi diegu margolan horiek utzi dituzten erakundeei eta batez ere pertsonei.
Ciga Bilduma ibilbide bat da, duela mende bat baino gehiagoko gizartea islatzen duen ondare piktorikoan barna; baina, era berean, xede du hura egungo errealitate konplexu eta nahasiarekin lotzea. Helburua da arteaz gozatzeko, hausnartzeko eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko espazio bat sortzea, gizartea eraldatzeko asmoz. Javier Cigak esentziak eta egiak pintatu zituen, eta bere garaiko arimaren eta gizartearen interpretea izan zen.

Pompelo Civivox | P.za. Salesianos, 7 - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
11:30-13:30 / 18:00-20:30. Larunbata eta igandetan itxita.


