artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Dokumentu ondarea aktibatzeko erronkak aztertuko dituzte Artium museoan

Hainbat adituk artxiboen, liburutegien eta dokumentazio zentroen etorkizuna izango dute hizpide Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen XIII. Topaketetan, ostegunean eta ostiralean. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

dokumentu-ondarea-aktibatzeko-erronkak-aztertuko-dituzte-artium-museoan
Artium museoan egingo dituzte Dokumentazio Zentroen XIII. Topaketak, aste honetan. ARTIUM MUSEOA

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 3a

Dokumentu ondarea nola gorde, ikertu, interpretatu eta gizarteratu: horixe izango da Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen XIII. Topaketen ardatz nagusia. Artium museoak ostegunean eta ostiralean egingo ditu jardunaldiak, Gasteizen, Dokumentu-ondarea aktibatzea: ekosistema digitalean sartzeko praktikak, teknologiak eta politikak lelopean. Artxiboetako, liburutegietako eta dokumentazio zentroetako profesionalak, ikertzaileak eta kultur ondarearen arduradunak bilduko ditu topaketak, eta digitalizazioaeta adimen artifizialasektorean zer aldaketa eragiten ari diren hausnartuko dute.

Digitalizazio masiboaren, prozesuen automatizazioaren eta adimen artifizialeko tresnen hedapenaren eraginez, dokumentu ondarearekin lan egiteko moduak eraldatzen ari dira, eta, topaketaren antolatzaileek aurkezpenean azaldu dutenez, aldaketa horiek eragina dute jakintza sortzeko, memoria kolektiboa mamitzeko eta herritarrek ondarea eskuragarri izateabermatzeko moduetan. "Horiek horrela, dokumentu ondareakaukera eman ahal du ikerketa, interpretazio eta bitartekaritza modu berriak garatzeko, bai eta dokumentu funtsak kritikoki berrerabiltzekoeta kontakizun berriak sortzekoere", azpimarratu dute.

Besteak beste, topaketen helburua izango da "berrikuntzaren eta oinarrizko eskubideen arteko tentsioak aztertzea". Besteak beste, gai hauek landuko dituzte bi egunez: automatizazioak kultura aniztasunean izan dezakeen eragina, prozesuen eraginkortasuna eta jasangarritasuna, zaintzaren eta eskuragarritasunaren arteko oreka, eta adimen artifizialaren erabilerak sortzen dituen arazo etiko, juridiko, politiko eta ekosozialak.

Eraldaketa digitala eta jabetza intelektuala

Ostegunean abiatuko dute topaketa, Elena Roseras Artium museoko Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio Arloko arduradunaren hitzaldiarekin. Haren ondoren, Elisabet Rodriguez Macba Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoko artxiboko teknikariak erakunde horren funts historikoaren kudeaketa eta hedapena aurkeztuko ditu.Laura Donadeo CSIC Zientzia Ikerketen EspainiakoKontseilu Nagusiko ondare arloko arduradunak, berriz, dokumentu digitalizatuek kontakizunak eta jakintza sortzeko ematen dituzten aukerakizango ditu hizpide.

Egun berean, teknologia berrien aplikazio praktikoak izango dituzte aztergai. Besteak beste, Javier Garrido Biloria Docu Next enpresako zuzendariak eta Ana Maria Morales Garcia Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Saileko irakasleak parte hartuko dute. Halaber,zinema artxiboaz eta ondarearen dokumentazioaz gogoetatuko dira Ion Lopez Barrena Euskadiko Filmategiko Kontserbazio Saileko zuzendariaeta Anabel de la Paz Gonzalez Informazio eta Komunikazio doktorea.

Ostiralean, ikerketari, datu irekiei eta erakunde handien eraldaketa digitalari buruz ariko dira Debora Rossi Veneziako Bienalaren Fundazioko Arte Garaikideen Artxibo Historikoko zuzendaria eta Arantza Mariskal Balerdi Tabakalerako Medialabeko arduraduna.Gloria Exposito Espainiako Liburutegi Nazionaleko Prozesu eta Zerbitzu Digitalen zuzendariak erakunde horren eraldaketa digitala aztertuko du, eta, gero, Lucia Ortiz de Zarate Filosofia irakasleak kolonialismo digitalaren, desberdintasunaren eta krisi ekosozialaren arteko harremana landuko du.

Jabetza intelektualaren inguruko arazoek ere leku nabarmena izango dute bigarren egunean. Besteak beste, Ariadna Matas Casadevall jabetza intelektualeko eskubideetan espezializatutako legelariak ondare digitala berrerabiltzeko egile eskubideen kudeaketari buruz hitz egingo du.

Topaketak aurrez aurre edo online ikusi ahal izango dira. Antolatzaileen arabera, dagoeneko laurogei lagunek baino gehiagok eman dute izena.Izen emateko epea zabalik dago oraindik. Matrikulak 40 euro balio du —erdia ikasleentzat eta Artium museoaren adiskideentzat—. Informazioa eskatzeko eta izena emateko, biblioteca@artium.eus helbidera idatzi behar da, izen-abizenak eta harremanetarako datuak adierazita.


noraeza-eta-bidea

Noraeza eta Bidea

Erakusketa kolektiboa

Ehuntze (Oiartzun, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 30etik
2026ko Azaroaren 13ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.