artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Gerezi hori

Maider Aldasoro

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

gerezi-hori
Arg/ Ander Sagastiberri

Rekalde Aretoak MAIDER ALDASOROren (Mexiko DC, 1992) Gerezi hori erakusketa aurkezten du, barriek zikloa barruan. Programa horrek ikusgai jartzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen bekez gozatu duten artisten aukeraketa bat.

Maider Aldasororen praktika artistikoa jantzien sorkuntzaren, pertsonaien garapenaren, bideoaren eta eskulturaren arteko bidegurutzean kokatzen da. Hizkuntza horien konbinazioaren bidez, gorputzak, onirikoak, antzerkiak eta ludikoak bat egiten duten atmosferak eraikitzen ditu, sexualitatearekin, jokoarekin eta botere-harremanekin lotutako gaiak lantzeko.

Gerezi hori izenburupean, irudimenez beteriko keinu zehatz bezain zehatz bat hartzen du abiapuntutzat erakusketak: mingainarekin gerezi baten zurtoinari korapiloa egitea. Errealaren eta asmatutakoaren arteko oroitzapen batetik abiatuta, artistak ehun-elementuen eta eskulturen multzo bat erakusten du, desioaren, memoriaren, fantasiaren eta identitate-eraikuntzaren arteko lotura anbiguo eta iradokitzaileak gogora ekartzen dituztenak.

gerezi-hori
Arg/ Ander Sagastiberri

Rekalde Aretoa | Alameda de Recalde, 30 - Bilbo (Bizkaia)


korapiloek-dakitena
Maider Aldasoro artistaren 'Gerezi hori' erakusketako irudi bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Korapiloek dakitena

Ira. 30 | Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.