artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Korapiloek dakitena

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

korapiloek-dakitena
Maider Aldasoro artistaren 'Gerezi hori' erakusketako irudi bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Garai batean gerezi-zurtoinari mingainarekin korapiloa egiteko gai izateak estatusaren berri ematen zuen. Zehazki, norberaren "kapital erotikoaren" adierazleetako bat zen, Catherine Hakimek landutako kontzeptu polemikoa baliatuz. Nerabezaroa izeneko garai hartako oroitzapenetan murgildu nau Gerezi hori erakusketako testuak, Mikel Ruiz Pejenauteren esaldiek. Hitzok Youtuben estreinako musua nola eman bilatu nuen arratsaldea ekarri didate gogora. Pantailaren atzeko ezezagunak txupito edalontzi batekin trebatzeko emandako aholkua jarraitu nueneko une hura. "Kapital erotiko baxua", ondorioztatuko luke Hakimek.

Memoriatik materiara, desira eta mugak korapilatzen dira Maider Aldasororen (Mexiko Hiria, 1992) artelanetan. Hain zuzen ere, materialaren eta gorputzaren arteko hausnarketa mamitsua aurkezten digu artistak. Sakontasun hori elementu urriekin lortutako emaitza aberatsean antzematen da, bisitarion aurreiritzien ertzak itxuragabetzeko gaitasuna azaleratuz. Adibidez, mahai-tapizak jantzi erotiko bihur daitezkeela frogatzen duenean, latexaren kontrako ezaugarriak erakargarri bilakatuz.

Aldasorok errepresentazioaren mugak ikertzen dituenez, maiz bere piezek pertsonaia izaera hartzen dute. Beste batzuetan, horien gorputzaren arrasto bilakatzen dira. Gauzak horrela, gorputza askotan iradokitzen da. Ebokazio horrek Ana Laura Alaezek 1992an egindako eskultura bat ekarri dit burura: Emakumeak plataforma-zapaten gainean. Gorputzik gabekoak ziren emakume horiek, plataforma eta txanoen arteko hutsunean. Alaezek material eta kolore anitzak baliatu zituen objektu horietan; aitzitik, Aldasorok osagai gutxi batzuk hartu eta horiei etekinik handiena ateratzea izan du helburu.

Begiek ikusten dutenairudimenak ekartzen duenarekin osatzen da. Esaterako, horman sastatuta dagoen artelanean hegoak edo mototsak ikusten ditut. Batez ere, azken horiek. Ilea balitz bezala, hari beltzez osatutako multzoak korapilatu ditu artistak, orrazkera xelebrea perla beltzez apainduz eta paretarekin konektatzen duen metalezko estruktura batekin eutsiz. Biguna eta moldagarria dena gogor eta trinkoa denarekin lotzen da, grabitatearen partaidetzarekin ur-jauzi antzekoak sortuz.

Horrez gain, pertsonaia bat ikusi dut paretan eskegita dauden artelanetako batean. Jantziak sortzeko baliatu ostean, alboratutako patroiak direla ematen du. Gorputz-enbor forma dute, azal zimurtuaren itxura bereganatuz. Batean Aldasorok gerrialdeko hutsunea tolestu du, bisitariok barnealdea ikus dezagun, aho-zabalik dagoen maskara iradokiz. Begiak ere baditu, bularretako baten antza duen plastikozko pieza gardena; baita ere begi-niniak edo titi-puntak, perlaz egindako areolaz inguratuta.

Alegiazko larru hauetan plastikoak paperarekin egiten du bat, hitz zatikatuek eta marra beltzek han-hemenka arrastoa utzi bitartean. Are gehiago, azal hauek aretoko dermisari daude itsatsita, aurrez aurre dauden paretetan zintzilik. Gainazalen arteko harremana ezegonkorra dela ematen du, karroza-zintak lotzen baititu; azken finean, beste azal bat. Batak bestea janzten du, elkar mozorrotuz.

Janzteaz ari naizela, oihalak ere badauka garrantzia erakusketan. Lurrean kokatutako bi lan ehunez osatuta daude. Alabaina, ez dira gainazal lauak, hiru dimentsiotakoak baizik. Zati borobilen gainjarpenaren bitartez, zilindro malgu eta luzatuaren itxura hartu dute bilbeok. Makurtu eta hari garden bat ikusi dut oihalen inguruan. Elementuen arteko erlazio horrek haurtzarora eraman nau, txikitan eskumuturrekoak egiten genituen udetara. Ukitzeko gogoa ematen dute lurrean dauden pieza horiek; hartu, luzatu, kiribildu edo lotu, hitz gutxitan, jolasteko irrika.

Lurrera begira, erakustaretoaren erdigunean itzal batzuk ikusi ditut. Sabaitik buruz behera zintzilik dagoen piezarena da gerizpea, mahai-tapiz baten antza duen jantziarena (edo izakiarena). Beso eta hankarik gabeko maniki baten jantzia, sex-shop batean jartzekoa. Izan ere, begiak eta ahoa estaltzen dituen maskara du erantsita, BDSM-aren munduan pentsaraziz. Edonola ere, ikusten dugun formak teknikarekin kontraste bortitza iradokitzen du, latexa hari bihurtu da. Hori gutxi balitz bezala, pieza materialetik haratago doa. Esan bezala, sabaitik argiztatzen duen lanparak itzala botatzen du lurrera, beste bi izaki sortuz: batek Shrek-en antza du, besteak deabru batena. Hau bai hau ménage à trois bitxia, gorputzak korapilatzeko modukoa.

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

bloke-eta-malda

Bloke eta malda

Julen Agirre Egibar

La Taller (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 03tik
2026ko Abenduaren 04ra

circus

Circus

Alejandra Ikaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

finissage

Finissage

Amaia Urra

Atoi (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 17tik
2026ko Abenduaren 12ra

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.