artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Is the museum a battlefield? / november.

Hito Steyerl

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

is-the-museum-a-battlefield-november

Mundua gudu-zelai bat al da?

Mundua gudu-zelai bat al da? arte garaikideko erakundeen eta munduko arma-industriaren artean dauden lotura finantzario eta politiko ezkutuak eta sakonki uztartuak aztertzen ditu.

Data: 2013. Iraupena: 39'53". Bi bideo-kanalez osatutako instalazioa Instalación formada por dos canales de vídeo

NOVEMBER. 2014.

25'19''. Kolorea, txuri-beltza. Soinua.

November-en, Hito Steyerlek aztergai du irudiek iraultzan duten eginkizuna, eta Andrea Wolfen ibilbidea kontatzen du, Turkian kurduen askapen mugimenduarekin bat egin zuen laguna. Obrak uztartzen ditu telebista kurduaren irudi dokumentalak, bi lagunek nerabeak zirenean filmatu zuten film amateur baten eszenak, Bruce Leeren filmen zatiak eta Steyerlen beraren narrazioa. Hainbat gai jorratzean –besteak beste, generoa altxamendu politikoetan eta protestaren estetika–, pieza honek ezarri zuen Steyerlen ondorengo lanaren ildoa.

Museo Reina Sofiaren lagapena.

Hito Steyerl

Artista bisuala, zinema-zuzendaria eta saiakeragilea. Duela urte batzuetatik komunikabideen arloan eta irudien zirkulazio masiboaren analisian jarduten da. Filosofian doktorea da Vienako Unibertsitatean, eta Arte eta Baliabide Berrien irakaslea Berlingo Unibertsitatean. Bere saiakera idatziek nahiz ikus-entzunezkoek feminismoa, indarkeria politikoa eta teknologia digitalak lantzen dituzte, besteak beste. Gai horiei ironiaz baliatuta eta beste batzuen ikus- eta testu-materialez jabetuta heltzen die. Artista eta dokumentalista gisa, munduko hainbat lekutako biurtekoetan parte hartu zuen, eta bere obra arte garaikideko bilduma eta museo nagusien parte da. Bere saiakeren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Los condenados de la pantalla (2014) eta Arte Duty Free (2018) eta Medios calientes. Las imágenes en la era del calor (2025), Caja Negra argitaletxeak argitaratuak.

is-the-museum-a-battlefield-november

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


iruneko-topaketen-irekiera-aurreratu-bat-laurehun-ikasleren-begiradek-osatutako-erakusketa-batekin
Iruñeko Topaketen Eskola egitasmotik abiatuta Kondestablearen jauregiko patioan jarritako erakusketa, inaugurazio egunean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, laurehun ikasleren "begiradek" osatutako erakusketa batekin

Urr. 01 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Topaketen Eskola programaren harira hamahiru ikastetxetan eginiko tailerretako esperientziak bildu dituzte, eta Kondestablearen jauregian dira ikusgai. Landutako gaiek lotura zuzena dute biurtekoaren aurtengo egitarauarekin; etzi (urriak 2) hasiko da ofizialki.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.