Donostiako Paisaiak
Tomás Hernández
2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

Ekain Arte Lanak galeriak, Tomás Hernández (1940 - 2021 Donostia), plumilla marrazki sorta bat aurkezten du. Bilduma horretan, garai desberdinetan, Donosti hiriaren paisaiak, tintaz margotuak daude.
Erakusketa hau, batez ere, denboran zeharreko bidaia bat da eta begirda pazienteari egindako omenaldia. Ikusleak aurkituko duena ez da hiri-marrazki bilduma soil bat, egilearen bizitzako hainbat garaitan zehar egindako grafiko egunkari bat baizik.
Artista osoa izan zen: Gráficas Valverden marrazkilari eta diseinatzaile grafikoaren lanbidea, margolari bokazioa eta herri-kulturarekiko zaletasunarekin uztartu zuen. Agian, bere alderik ezagunena kartelgintza izan zen. Bere bizitzan zehar, laurehun kartel inguru diseinatu zituen, eta horrek mende erdialdeko euskal kartelgilerik emankorrenetakoa bihurtu zuen.

Ekain | Iñigo Kalea, 4 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 12:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00 | Larunbata: 12:00 - 14:00

