artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Alejandro Cartagena argazkilariaren lan esanguratsuenak bildu dituzte Artegunean

Argazkilariak azken hamarkadetan ateratako argazkiek Mexiko iparraldeko herrietako migrazioa, langile klasea eta urbanizazio prozesuak jorratzen dituzte. Erakusketa Kutxa Fundazioaren Donostiako Artegunean dago ikusgai, urtarrilera arte.

alejandro-cartagena-argazkilariaren-lan-esanguratsuenak-bildu-dituzte-artegunean
Shana Lopes komisaria, Alejandro Cartagena argazkilaria eta Ane Abalde Kutxa Fundazioko ordezkaria, erakusketaren aurkezpenean. MAIALEN ANDRES / FOKU

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 21a

Hesi bati ateratako bi argazki handi daude Kutxa Fundazioaren Donostiako Artegunea aretoaren hondoko paretan. Oso antzekoak dira: burdinazko hesiaren zulotxoetatik pertsona baten silueta beltza antzeman daiteke, hesiari pega-pega eginda, beste aldea ikusi nahiko balu bezala. HesiakAEBak eta Mexikobanatzen ditu. Muga hori da Alejandro Cartagena argazkilariaren lanen eszenatoki nagusietako bat. Eszenatoki haren gainean eraiki du bere zigilua: prekaritateak eta desoreka ekonomikoak zeharkatutako gizarte modernoari egindako argazkilaritza. Mapfre Fundazioak eta San Frantzisko Arte Modernoaren Museoak (AEB), Kutxa Fundazioak lagunduta, haren lanaren atzera begirako erakusketa antolatu dute, estreinakoz: Alejandro Cartagena: Ground Rules (Alejandro Cartagena: Oinarrizko arauak). Datorren urtarrilaren 17ra arte dago ikusgai.

Cartagena 1977an jaio zen, Santo Domingon (Dominikar Errepublika), baina 13 urte zituelaMonterreyra (Mexiko) joan zen bizitzera. Shana Lopes erakusketaren komisarioaren arabera, lekualdatze horrek barneko zein kanpoko behatzailearen rolean jarri zuen, eta erdibideko puntu horrek definitzen du Cartagenaren lana. Dominikarraren argazkietan oso presente daude, adibidez, migrazioa, klima aldaketa eta langile klasea. Erakusketak argazkilariaren hogei argazki serie baino gehiago jasotzen ditu, eta bost ataletan dago banatuta: lehen lanak, AEBen eta Mexikoren arteko muga, etxebizitza eta azpiegitura, irudien moldagarritasuna eta klimaren krisia.

Deserrotzea, eustea eta eraldatzea

Aretoak U forma du. Sartu eta ezkerreko horman daude eskegita lehen ataleko lanak, artistaren lehen argazkiak. Hormaren mutur batean, Cartagenak heldua zenean Dominikar Errepublikara egindako bidaia batean ateratako argazkiak daude; palmondoak, zeru urdina eta familiaren etxea agertzen dira. Etxe barruko argazkiak gerriaren altueratik ateratakoak dira, ume baten ikuspuntutik eginak bezala.2005eko eta 2006koTurismo(Turismoa) etaEspacios habitables (Espazio bizigarriak) serietakoak dira, eta deserrotzeari buruz gogoetatzen dute.

Aretoan aurrera eginik, erdiko horman ikus daitezke AEBen eta Mexikoren arteko mugari buruzko ataleko argazkiak. Sarreran aipatutako bi argazkiek hesiari ematen diote protagonismoa. Alboan dauden beste bospasei argazkiek, berriz, hesiaren inguruko bizilagunei. Ama-alaba bikote bat, mugaldeko etxe bat eta hainbat haur; migratu ordez herrian geratzea erabaki duten bizilagunak dira, baina baita AEBetatik Mexikora lekualdatu den jendea ere.2010eko hamarkadaren hasieran ondutakoInvisible line(Lerro ikusezina) serieko argazkiak dira.

Erakusketako eskuineko horman, etxebizitza eta azpiegiturak lantzen dituen atalean, argazki mordoa dago. Mexiko iparraldeko herrietako urbanizazio prozesuak azaltzen dira: burdinazko zubi bat guztiz bukatu gabe naturaz inguratutako erreka baten gainean; mendi magalean bata bestearen atzetik eraikitako etxe zuri baxuak; edo errepide bazterrean irekitako Louis Vuitton luxuzko moda etxearen denda bat.

Atal beraren barruan, baina bigarren solairuan dago Cartagenaren lan ezagunenetako bat:2011n eta 2012anegindakoCarpoolers(Kotxea partekatzen dutenak) seriea. Urtebetez, argazkilaria Monterreyko errepide bateko zubi batera igo, eta azpitik pasatzen ziren kamionetei argazkiak atera zizkien. Hamarnaka argazki dira. Ibilgailuen atzeko zatian langileak ageri dira, nola deskantsatzen hala ezkutuan, lanera bidean.Argazkiekin lan prekaritatea eta garraio publikoaren eskasia erakutsi nahi izan zituen artistak.

Kamioneten argazkien alboan dago erakusketako laugarren atala: klima aldaketaren eragina. Hamabost bat argazkitan, argazkilariak2010eko Alex urakanak utzitako kalteak jaso zituen, dela erditik hautsitako zubi bat, dela errepide amildu bat. Komunikabideen irudiak ere gehitu zituen bilduma horretan, ikusarazteko zer-nolakoa den hedabideen eragina hondamendi baten kontakizunean.

Bukatzeko, kontrastean, solairu horretako erdiko hormaren bueltan daude, ziurrenik, argazkirik emozionalenak. Erakusketaren azken atalak oroimena eraikitzeko ahalmenean sakontzen du. Argazki zaharrak dira, horixkak, eta bertan ageri diren pertsonei aurpegia moztu die argazkilariak. Hala, albumenen oroitzapen funtzioa ezabatu, eta Hego Ameriketako desagerpenei buruzko metafora egiten du. 2018koPhoto Structure(Argazkien egitura) serieko argazkiak dira.

Eraikitako errealitatea

Erakusketaren aurkezpenean, argazkilariak azaldu zuen berarentzat ez zegoela "une aproposik" argazkiak ateratzeko. Nahiago du "errepikapenean, aniztasunean eta erritmoan" oinarritutako argazki serieak egin enkoadraketa jakin batean itsutu baino.

Cartagenak nabarmendu zuen, halaber, argazkilaritza subjektiboa dela: "Normalizatu egin dugu eta engainatuak izan gara, argazkia ez baita errealitatea". Hain justu, Cartagenakcollageestiloarekin egin dituazken lanak, beste elementu batzuekin batera, eta aparteko errealitate bat eraikitzeari bidea eman.

ground-rules

Ground Rules

Alejandro Cartagena

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 17ra


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

lucy-beech

Lucy Beech

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Azaroaren 14tik
2027ko Urtarrilaren 14ra

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.