artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean
Flavinen obretako bat, Bilboko Guggenheim museoan. BILBOKO GUGGENHEIM MUSEOA

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Morea, zuria, horia eta urdina. Dan Flavin artista garaikideak (New York, AEB, 1933-1996) argi fluoreszente koloretsuekin jolasten zuen artelanak sortzeko, eta, hala, haren obrek askotariko kolorez tindatzen zituzten eremuak. Hain justu, kolore berdeak hartu ditu Bilboko Guggenheim museoko paretak.Lauren Hinkson komisarioaren begiradapean eta Iberdrolaren laguntzarekin, museoakDan Flavin: Argi apur bat erakusketa inauguratu du. Artistak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan ondutako lanak bildu dituzte, eta 2027ko apirilaren 4ra arte egongo dira ikusgai.

Flavinek izkin egin zion XX. mende erdialdean AEBetan nagusi zen arte ereduari. Ohiko korronteari jarraitu ordez, orduantxe sortzen ari zen mugimendu bati jarraitu zion: korronte minimalistari. "Minimalismoaren eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo artearen funtsezko artista izan zen. Lehenetarikoa izan zen artea egiteko argia erabiltzen", azaldu du Miren Arzalluz museoko zuzendariak.

Flavinek markoak alboratu, eta industrialdeak eta etxeak argiztatzeko saltzen diren lanpara fluoreszenteak baliatu zituen artea egiteko. "Edonork eskuratu ditzakeen materialak erabili zituen. Garai bereko beste artista batzuekin batera, haustura ekarri zuen", nabarmendu du Hinkson komisarioak.

Artistak 1963tik 1976ra bitartean egindako 24 artelan biltzen ditu erakusketak, eta kronologikoki antolatuta dago. Artelan horien artean dago bere lehenetariko obra,Berdeak berdeak gurutzatzen(1966), baita Argi artifizial fluoreszente urdin, gorri eta urdineko hesia (1968) ere. Halaber, New Yorkeko etxe orratz altuenak irudikatzeko egindako zazpi obrak ere ikusgai daude erakusketan.

Museoko zuzendariaren hitzetan, "argi-itzalen arteko jolas liluragarria" eskaintzen dute Flavinen lanek, eta aretoko perspektiba eraldatzen dute: "Fluoreszenteen argiek bat egiten dute argi naturalarekin, eta, hartara, argia aldatuz joan ahala, erakusketa bera eraldatuz doa egunean zehar".

Erakusketa datozen hiru hilabeteetan egongo da ikusgai. Epe hori da, hain zuzen, argiek irauten duten denbora.Komisarioak azaldu duenez, argiek 2.100 ordu inguruko iraupena dute, eta beraz, ia hiru hilabete egongo dira itzali gabe. Zera esan du komisarioak, artistaren hitzak gogora ekarrita: "Ez dugu etiketarik behar. Jendeak ikusten badu bere inguruabarrak hobetzen direla hasieran sentitutakoarekin alderatuta, hori ja ezin hobea da. Flavinen hitzetan, monumentu batek ez du betiko iraun behar, piztu besterik ez da egin behar".

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

nork-nola-barre

Nork-Nola Barre

Oier Iruretagoiena

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 13tik
2027ko Urtarrilaren 17ra

jorge-isla

Jorge Isla

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 24tik
2027ko Urtarrilaren 24ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.