artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Argi apur bat

Dan Flavin

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra

argi-apur-bat

Dan Flavin: Argi apur bat erakusketak 1960ko eta 1980ko hamarkada bitartean artistak landutako obraren handitasunean sakontzen du. New Yorkeko Guggenheim Museumen Panza Bildumako funtsetako hogei pieza handi baino gehiago biltzen ditu, hiri bereko Dia Art Foundationen mailegu garrantzitsuekin batera.

Erraz eskuratzeko moduko material industrialen soiltasunak, oinarrizko formetan jarritako enfasiak, eta ikusleak espazioarekiko bizi duen esperientziari jartzen zion arretak minimalismoaren funtsezko figura bihurtu zuten Flavin.

Erakusketako lanik nabarmenenen artean daude Flavinen lehenengo hesia, berdeak berdeetan zehar (Piet Mondrian berdegabeari) [greens crossing greens (to Piet Mondrian who lacked green)], 1966eta aretoa alderik alde hartuta espazioa kolorez blaitzen duen argi fluoreszente urdin, gorri eta urdinezko hesi artifiziala (Flavin Starbuck Juddi) [an artificial barrier of blue, red and blue fluorescent light (to Flavin Starbuck Judd)] (1968).

argi-apur-bat

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.