artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Walker

Tsai Ming-Liang

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

walker

Erakusketa-aretoa 3.

Walker ikus-entzunezko hiru piezak osatutako instalazioa da, Tsai Ming-Liang (Sarawak, Malaysia, 1957) ospe handiko zinemagile taiwandarrak Tabakalerarako berariaz sortua. Proiektuak 2011an du abiapuntua; urte hartan, zine zuzendariak eta Lee Kang-Sheng aktoreak elkarrekin egin zuten lan Only You antzezlanean. Aktorea oso mantso zihoan sekuentzia batek liluratuta, gorputz-erritmo hori pantailara eramatea erabaki zuen Tsaik, gorputza munduko hainbat tokitan barna dabilen behatzaile bihurtuta.

Zinemagilearen hitzetan, geldotasunaren bilaketa hori Xuanzang monje txinatarrarekin dago lotuta. Tang dinastiaren garaian, Txinako zibilizazioaren Urrezko Arotzat hartzen den garaian (VII. eta X. mendeen artean), monje hark milaka kilometro egin zituen Indiaraino, eskritura budisten bila. Orain, Lee Kang-Sheng aktoreak gorpuzten du monjearen bertsio garaikidea: ilea larru-arras moztuta, oinutsik eta tunika gorria soinean, pertsonaia hiri-paisaian barrena dabil, introspekzio sakonean.

2012az geroztik, Walker seriea handitu egin da eta hamar hiritan —Taipei, Hong Kong, Marseilla, Tokio, Paris, Washington DC eta Donostia, besteak beste— filmatutako hamabi lanek osatzen dute egun. Dust, seriearen azken filmazioa,Donostian egin zen 2025eko udan Tabakalerarekin lankidetzan, eta Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko da 2026ko Donostia Zinemaldian.Filmazio-sorta hau, azken batean, amaigabeko bidaia da; munduari lasaitasunaren balio galdua itzultzeko behaketa-prozesu sakona.

Aretoan erakusteko hautatu dituen hiru piezen bidez —No Form (2012), Walker (2012) etaJourney to the West (2014)—, Hong Kong, Taipei eta Marseillako kaleetan zehar begirada neurtu batekin ibiltzera gonbidatzen gaitu Tsai Ming-Liangek. Geldotasuna bertute bihurtuta, bizitzari aurre egiteko eta inguratzen gaituen hori behatzeko beste modu bat ikusarazten digu zinemagileak.

Proiektu hau arte garaikidearen eta zinemaren arteko intersekzioa esploratzen duen Tabakaleraren erakusketa-ildoaren barruan kokatzen da.

walker

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


tabakalerak-tsai-ming-liang-zinemagilearen-walker-erakusketa-inauguratu-du
Tsai Ming Liang. Arg/ Tabakalera

Tabakalerak Tsai Ming-Liang zinemagilearen Walker erakusketa inauguratu du

| Ira. 17

Dust, Walker ("Ibiltaria") saileko azken filmaketa, 2025eko udan Donostian Tabakaleraren laguntzarekin egindakoa, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko da.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.