artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bonnat museoa zabalik

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

bonnat-museoa-zabalik
Arg/ Bonnat-Helleu museoa - Baiona.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Onartu behar dut asko gustatzen zitzaidala Baionako museoa, batez ere ezberdina zelako eta bilduma oso berezia zeukalako. Gero eta gehiago gozatzen ditut arte museo guztietan ikus daitezkeen bildumen ibilbidetik urruntzen direnak. Hain zuzen, artista baten bilduman oinarrituta dagoelako, eta haren gustuen eta garaiarenisla delako, museo berezia eta bakarra zen Baionakoa.

Horregatik, beldur pixka batekin zeharkatu nuen birmoldatutako atari nagusia. Orduan konturatu nintzen garai bateko museo txikia gaur egungo museo handi eta indartsu bihurtu dela, hurbiltasuna galdu gabe. Euskaraz hartu izanak ere garrantzia izan zuen gustura sentitzeko. Berehala topatu nuen lehengo sarreran bisitariari ongietorria ematen zion Bonnat maisua, eta ikasleak irudikatzen dituen Achille Zok pintatutako triptikoa. Hortik aurrera berritutako museoak liluratuta utzi ninduen, bai bertan ikusitako artelanengatik, bai antolatutako ibilbideengatiketa erakusketendiskurtsoagatik.

Lehen ere maila handiko bilduma bazuen ere, orain artelanak erakusteko toki zabalagoa dagoela onartu behar da, eta, horrekin batera, erakusteko modu garaikideak erabili dira bilduma antolatzeko. Hainbat aretoren izenburuekin edo ideiekin ados egon edo ez, ikusleari arteaz gozatzeko aukera ematen zaio;Bonnatek utzitako bildumaren mailari esker, noski, baina baita gaur egungomuseografiaren irizpideak erabili direlako bildumaren interpretazioa egiteko orduan. Beharbada, Bonnat berari eskainitako atala izan daiteke gutxien gustatu zitzaidana, pintore akademikoen lana azaltzea zaila delako, seguruenik.

Azkenik, ezin da galdu Louvre museoarekin batera mitologiari buruz antolatu den lehendabiziko behin-behineko erakusketa. Toki aldetik ito xamarra geratu bada ere, bertan erakutsitako artelanak ikusteko aukera gutxi ditugu Euskal Herrian, mailako testuinguruan azalduta gainera. Bertakoari emandako tartea ez zen batere ohikoa izaten Frantzia jakobinoan.Artelanen txartelaketa aretoetako testu guztiak bi hizkuntzetan egoteak, bai behin betiko erakusketan, bai behin-behinekoan, maila goi xamarutzi dio urrian zabaltzekoak diren Bilboko Arte Ederren Museoari.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.