artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

ICOMen kode berriak museoek duten eginkizunaren politizaziorako joaera indartzera dator

Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) berrikusitako Deontologia Kodeak museoek jendarte garaikidearen erronken aurrean duten eginkizun zibikoa sendotzen du.

icomen-kode-berriak-museoek-duten-eginkizunaren-politizaziorako-joaera-indartzera-dator
Arte Ederren Bilboko Museoa. Arg/ Nigel Young

| 2026ko Urriaren 8a

Joan den ekainaren 25ean, batzar nagusian onartutako ICOMen (Museoen Nazioarteko Kontseilua) Deontologia Kodearen bertsio berriak museoetako jarduera gidatu behar duten bost printzipio nagusiak berresten ditu. Aurreko Kodea 2004koa zen, eta jada ez zetorren bat gaur egun museoek aurre egin behar dieten erronkekin: klima-aldaketarekin, berdintasun ezaren aurkako borrokarekin eta iraganeko traumekiko erantzukizunarekin, besteak beste. ICOMek zehaztu du kodea aztertu eta berrikusteko prozesua 2020 eta 2025 artean egin dela, hainbat lan-saio eta mintegiren bidez, eta prozesuaren izaera kooperatiboa eta gardentasuna azpimarratu ditu.

"Justizia sozialaren alde lan egitea"

Bost printzipiok egituratzen dute Kode berria: jendartea, profesionaltasuna, hezkuntza, bildumak eta gobernantza. Atal horietan hainbat gai garaikideren presentzia nabarmentzen da, hala nola inklusibitatea, informazio fidagarriaren funtsezko izaera, herri indigenak eta ekologia. Lehen kapituluak museoaren eginkizun soziala eta ingurunearekin dituen harremanak jorratzen ditu, "museoa jendartearen zerbitzura" lelotzat hartuta: museoak, beraz, "justizia sozialaren alde lan egin" behar du, eta "elkarrizketarako egokia den gune segurua" izan. Hemen ez da neutraltasunaz hitz egiten; museoa politikoki konprometitutako erakunde gisa aurkezten da, nahiz eta hori esplizituki idatzita ez egon.

Herri indigenen eskubideak ere zabal aipatzen dira, bai bazterketaren aurkako borrokarekin lotuta, bai museoetako bildumetan dauden "izaera sakratuko" objektuen auziarekin. Profesionaltasunari buruzko atala mugatuagoa da, eta aurreko Kodean jasotako "jardunbide egokiak" hartzen ditu, funtsean, museoko langile guztiek kultur ondasunen legez kanpoko trafikoaren aurka hartu beharreko neurriei arreta berezia eskainiz.

Hezkuntza eta bildumak dira Kode berriaren muina, eta ikuspegi argiki postkolonialek eta joera aurrerakoiek eragindako orientabideak jasotzen dituzte. Hemen ere herri indigenengan jartzen da arreta: "Ondare indigena materialak eta immaterialak, bai eta ezagutza tradizionalek ere, aldez aurretik askatasunez emandako baimena behar dute museo-jardueretan erabili aurretik". Kultura indigenak eta ezagutza tradizionalak ezagutza zientifikoaren maila berean kokatzen dira; azken hori, Kodearen beste atal batean, museoetako edukien oinarritzat aurkezten da.

Itzulketak: jatorrizko herrialdeekin "elkarrizketarako irekitasuna"

Beste gai konplexu bat museoek historiaren eta haren traumen aurrean duten eginkizuna da: museoek "iraganeko bidegabekeriak konpondu" behar dituzte, bereziki herri indigenen eta kolonizatutako populazioen aurkakoak, haiek "beren historiarekin berriro harremanetan jartzeko" aukera izan dezaten, Kodearen hitzetan.

Herri indigenen auzia jatorriari buruzko eztabaidan ere agertzen da, eta gomendioak ematen dira giza hondarren "erabilera mugatuari" buruz, baita jatorrizko komunitateetara "itzultzeari" buruz ere. Jatorrizko herrialdeek egindako itzulketa-eskaerei dagokienez, Kodeak "elkarrizketarako irekitasuna" gomendatzen du, eta museoak "borondatez" eztabaidak abiaraztera bultzatzen ditu, piezen jatorria zalantzazkoa dela agerian geratzen bada.

Hori izango da, ziurrenik, 2004ko Kodearekiko aldaketa nagusia: ordura arte museoetan noizean behin egiten ziren jardunbideak deontologiaren esparruan txertatzea.

Gobernantzari dagokionez, Kodeak museoen autonomiaren printzipioa gogorarazten du: museoek ekoizten dituzten edukien "kontrola mantendu" behar dute. Nabarmentzekoa da museo baten zuzendaritzak gaur egun "museoaren iraunkortasunerako beharrezkoak diren baliabideak" bermatu behar dituela; gai hori jada aipatu izan da museoek ezagutza eta ondarea transmititzeko duten eginkizunaren harira.

Kode berri honek, beraz, XXI. mendeko museoen jardun-esparrua zehazten du, haiei eginkizun politikoagoa emanez, baina aldi berean onartuz museo batetik bestera egoera eta baliabideak oso desberdinak direla.

— JdA-tik ekarria


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.