Zirriborroak eta Marrazkiak 01 · Itsasadarraren arkitektura
Erakusketa kolektiboa
2026ko Azaroaren 19tik
2027ko Urtarrilaren 07ra

Aintzane Ruiz Astoreka · Antonio Cantero Garrido · Eva Madariaga Ruiz · Jorge Cabrera Bartolomé
Arkitektoen eta marrazketaren artean harreman berezia dago. Proiektua gauzatu aurretik, bitartean zein ondoren, marrazteak pentsatzeko, behatzeko eta espazioa ulertzeko modu bat erakusten du. Lerro batek forma bat definitu dezake, baina baita giro bat, argi bat, paisaia bat edo marrazten duenaren arreta piztu duen zerbait jaso ere.
Bocetos y dibujos 01 · Itsasadarraren arkitektura erakusketak begirada eta adierazpide desberdinak dituzten lau arkitektoren marrazkiak biltzen ditu. Lehen edizio honetan, Aintzane Ruiz Astoreka, Antonio Cantero Garrido eta Jorge Cabrera Bartolomé itsasadarraren inguruko arkitekturara hurbiltzen dira, interesa pizten dieten eraikin eta espazioetara. Erakusketan ez dira Bilbo gehien identifikatzen duten eraikin ezagunenak edo ohiko irudiak agertzen. Ez daude Guggenheim Museoa, San Mames estadioa ezta Euskalduna Jauregia ere; beste arkitektura batzuk, hiriko beste zati batzuk baizik: beharbada oharkabean igarotzen diren eraikin eta lekuak, baina begirada erakartzeko eta emozio bat edo gogoeta bat pizteko gai direnak.
Marrazki horiekin batera, 2021ean hil zen Eva Madariaga Ruizen lanen aukeraketa bat ere aurkezten dugu. Haren marrazkiak erakusketan txertatzen dira, arkitekturari eta hiriari buruzko laugarren begirada pertsonal gisa.

104.5° Galeria | Ribera Erandio, 9, Beheko atea 3 - Erandio (Bizkaia)

