Mundu Baten Aukera
Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman
2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

Paisaia, begien aurrean zabaldua, kontsolazio modu bat izan da betidanik. Zuhaitzak, paramoak, zeruak edo urak: gizakia murgilduta eta, aldi berean, galdekatuta sentiarazten duten horizonteak. Energia mugagabe horren aurrean —Robert Rosenblumek "Sublimetasun abstraktua" (1960) lanean definitu zuen bezala— galderek hunkitu egiten gaituzte.
Mundu baten aukera erakusketak hiru mendetan zehar natura irudikatzeko ibilbide bat proposatzen du, funtsezko bi keinuren artean artikulatua: ikusi eta begietsi. Ikustea ulertzeko aukera ematen duen distantzia da; begiestea murgiltzea da, subjektua elementuen artean hartzen duen esperientzia bat. Artearen historia gaur egunera arte zeharkatu duten bi modu dira.
Izenburuak, Jean-Luc Nancyrengandik hartua, jatorrizko natura gogora ekartzeaz gainera, mundu hauskor baten aurrean dugun erantzukizuna ere iradokitzen du. Naturaltasuna desorekatuta dagoen garaietan, artea itxaropen-espazio gisa aurkezten da, kontzientzia gisa konponbide gisa baino gehiago. Natura gai artistiko hutsa ez dela gogorarazteko modu bat, artearen bilakaeraren beraren baldintza baizik.
XVII. mendeko ikuspegietatik hasi eta abstrakziotik hurbil dauden esplorazio garaikideetaraino, paisaiaren irudikapena figurazioaren eta formaren disoluzioaren artean ibili da. Turnerrek eta Monetek, abstrakzio puruaren muturrean, lurra, ura eta argia lausotu zituzten masa kromatiko bizietan. Haien herentziak pintura garaikidearen zati handi bat hartuko du, non natura energia, bibrazioa eta agerikoa eta ikusezina denaren arteko muga zalantzagarria bihurtzen den.
Paisaia ez-leku eta ez-denbora bihurtzen da, non memoria kondentsatu eta unea eten egiten dela dirudien. Gaston Bachelardek idatzi bezala, naturak giza historia inspiratzen du eta banaezinak dira.
Ikustea urruntzea da, begiestea zeharkatzen uztea da. Bi jarreren artean, erakusketak galdera ireki bat planteatzen du: oraindik posible alda mundu bat? Arteak ez du enigma ebazten, baina haren existentzia gogorarazten digu; izan ere, Jean Clairrek dioen bezala, arteak ezditu mundu materialaren arazoak konpontzen; aitzitik, zentzumen guztiekin hunkitzen gaituen enigma gogorarazten digu.

BBVA San Nikolas | Plazuela de San Nicolas, 4, Ibaiondo - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:15

Naturaren inguruko hausnarketa bat plazaratu dute BBVAren erakusketa berrian
Uzt. 13 | Mikel Garcia Martikorena [BERRIA.eus]
‘Mundu baten aukera' du izena erakusketak, eta Bilboko San Nikolas jauregian egongo da, bihartik aurrera. 44 artistaren lanek osatzen dute: haien artean daude, besteak beste, Carmen Calvo, Mari Puri Herrero eta Miquel Barcelo.

