artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Mute Track

Bianca Hlywa

2025eko Irailaren 20etik
2025eko Urriaren 24ra

mute-track

Londresen bizi den Bianca Hlywa artista kanadarraren lana ezagutu genuen 2019an, pandemiaren aurretik eta Atoi inauguratu baino lehen. Ordurako, Biancak SCOBYarekin egiten zuen lan —ingelesezko Symbiotic Culture Of Bacteria and Yeast hitzaren akronimoa da, bakterio-legamiaren kultibo sinbiotikoa—, kombutxaren onddoa izenaz ezagutzen dena, azken urteotan mendebaldean hedatu den edari probiotikoa. SCOBYa aire-likido arteko interfaze gisa hazten da. Zelulosa-egitura duen film bat da, zeinetan mikroorganismoak, bakterioak eta legamiek elkarrekin bizi eta lan egiten dute te gozoa eta azukrea fermentatzeko.

Biancak SCOBYa eskala handian lantzen eta manipulatzen du, eta eragiketa formal horrek pertzepzio-erronka bat planteatzen du, erronka estetiko bat. SCOBYa hazi ahala, lehen filma loditu egiten da, eta mikrobio-geruza gelatinatsu bihurtzen da, beix kolorekoa eta sendoa; haragiaren antza du, eta bisualki zaila da bizitza gisa edo ez-bizitza gisa sailkatzea. Biancak etxeko SCOBYari egiten dion eraldaketak onddoei, bakterioei, legamiei eta oro har, gure gorputzetan eta/edo ingurumenean dagoen mikrobio-bizitzari zabaltzen zaien arroztasuna eragiten du. Horiek guztiak maiz ikusezinak dira, eta, beraz, hazten direnean eta giza eskala batera iristen direnean, erradikalki ezezagunak gertatzen zaizkigu. Anbiguotasun horretaz baliatzen da Bianca aurrez ezarritako kategoriak eta mugak desafiatzeko, intimitate galdetzaila praktikatuz gizatiarra ez den eta higuingarria izan daitekeen "beste" batekin.

Biancak mekanismo robotizatuen bidez jartzen ditu martxan SCOBYak bere instalazioetan. Industria-kontrolaz baliatuz animatzen ditu, eta, hala, elkarrizketa bat sortzen du erakusketa-espazioaren tradizioarekin, objektu egonkor, geldo eta ezagunak erakusteko leku lasai horrekin. Aurrekoetan kubo zuriaren txukuntasunak ere eragin du nolabaiteko distantziamendua. Horiek ez bezala, Biancaren batera sortu dugun instalazioaren egokitzapenak testuinguruan kokatzearen azken eragiketa hau jartzen du jokoan.

mute-track

Atoi | Iparraguirre Kalea, 66, Errekalde - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.