artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Izenbururik gabea

David Mutiloa

2025eko Irailaren 19tik
2025eko Azaroaren 16ra

izenbururik-gabea

Labea Aretoa - Instalazio Artistikoen Labea Aretoa Nazioarteko I. Lehiaketa (2025) AEDAS Homes-ek bultzatutako proiektua da, Iruñeko Udalaren eta Uharte Zentroaren laguntzarekin.

Proposamenaren xedea izan da arte garaikidea eta esperimentala sustatzea, hala Iruñeko artistena nola Iruñeaz kanpokoena. Aldi berean, Ziudadela ezagutarazten eta zabaltzen la¬guntzen du, eta, zehazki, Labea Aretoa. XVI. Mendeko eraikin horrek elikagaiak erre eta egostea xede zuen, eta Kultura-intereseko ondasun izendatu zuten 1973an.

Proiektu hau ConLasArtes by AEDAS Homes programaren barruan dago. Sustatzailearen ESG 2021-2023 Plan Estrategikoan du oinarria, eta ESG 2024-2026 II. Plan Estrategikoan izanen du segida. Kultura-estrategia hori bakarra da higiezinen sektorean, eta artea eta kultura sustatzen ditu gizarte-eraldaketa eta -kohesiorako eragile gisa.

Gizarte-jasangarritasuneko konpromiso garrantzitsu horrekin, sustatzaileak etxebizitza-susta¬penak garatzen dituen hiri-ingurunean inplikatu nahi du, lurraldeari balioa gehitzen dioten eta pertsonekin lotzen diren proiektu artistikoen bidez.

Oraingoan, Labea Aretoa aparteko eremua da, zeinetan irabazleak, David Mutiloak, bere egitasmo artistikoa instalatu duen; formatu handiko eskultura bakarra da, erakusketa-ere¬muaren neurriak gainditzen dituena. Hori dela eta, eraikina leihoetako batetik zeharkatuta instalatu da pieza, barruko aldea kanpokoarekin lotzeko, eta porotsua eta irekia egiten du hormetatik kanpo nahiz barruan dagoenaz eta gertatzen denaz bezainbatean.

Pieza, zehazki gune honetarako egin den arren, erakusketako unea gainditzen duen objektu gisa ulertu da. Horregatik, Labea Aretoan instalatzea piezak izanen dituen askotariko egoere¬tatik bat bakarrik izanen da, egin den unetik etorkizunean barrua erabat jan eta desegin arte.

— Esther Duarte i Macarro. AEDAS Homeseko Baliabide Korporatiboetako zuzendaria

izenbururik-gabea

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.