Arabar artista baten bizitza eta obra
Isaak Díez
2025eko Irailaren 24tik
2026ko Apirilaren 12ra

Erakusketak eta katalogoak Isaak Díez (1891 - 1962) artistaren ekarpena nabarmendu nahi dute. Arabako artistaren biografian, hainbat arlotan (pintura, eskultura, ilustrazioa, zinema...) egindako sorkuntzez gainaipatzekoa da Euzko Alderdi Jeltzalean izan zuen ekintzailetza politikoa.
Erakusketa txiki honetan, Arte Ederren Museoaren bildumako hiru margolanak daude ikusgai, hainbat panelekin batera. Panel horiek bere biografiari eta ibilbide artistikoari buruzko datuak ematen dituzte, argazkien eta testuen bidez.
Diezen bizitzaren zati handi batean, Gasteiz hiriarekin izan zuen lotura guztiz agerian geratu da hainbat mugarritan, hala nola Are eta Ofizioen Eskolako heziketa, non Ignacio Díaz Olanoren ikasle izan zen eta geroago irakasle, Gasteizko Jaietan erabiltzeko sortu zituen erraldoiak eta buruhandiak edo Josetxo filmean egindako lana, gidoilari eta zuzendari gisa, Gasteizen filmatutako aurreneko euskal ekoizpena izan zelarik.
XX. mendeko 30eko hamarkadako inguruabar politikek eta Gerra Civilak haren ibilbide artistikoa eta bizitza hankaz gora ipini zituzten. Isaak Diezi dagokionez, erbestealdiak egoera larriagotu zuen, lehenik Frantzian eta geroago Venezuelan, eta han hil zen.

Arabako Arte Ederren Museoa | Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8 - Gasteiz (Araba)