artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Birtopaketa

Jon Benet - Jonbismo

2025eko Irailaren 11etik
2025eko Azaroaren 29ra

birtopaketa

Oso prozesu artistiko pertsonal baten parte den eskultura sorta bat da erakusketa, eta artistaren praktika digitala eta hazten ikusi duen lekuaren materia naturala bat egiten ditu. Jonek bidean ikasi duenaren eta haurtzarotik haren baitan iraun duenaren artean eraikitako identitate bati forma emateko beharretik sortu da proiektua: Iruni, jaioterriari eta inguruko mendiei lotutako paisaia, egitura, material eta emozioak. Modelatzeko eta hiru dimentsiotan inprimatzeko teknika garaikideak eta Irun inguruan bildutako elementu naturalak konbinatzen dituzte obrek (adarrak, harriak, zura...), eta, horrela, gai organikoen eta digitalen arteko sinbiosia sortzen da.

Bisitak CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan bertan izango dira, IrekiART aretoan, urriaren 3an, ostiralarekin, 19:00etan, eta 4an, larunbatarekin, 12:00etan, eta, parte hartzeko, ez da beharrezkoa izena ematea.

Jon Benet Jonbismo

Jon Bismo artista bisual irundarrak eskultura digitalaren eta hiru dimentsioko artearen esparruan dihardu. Ideia Berritzailerik Onenarentzako Irun Saria irabazi zuen, eta teknika bisualberritzaileak eta estetika kolorista eta esperimentala uztartzen ditu. Pull & Bear konpainiarentzat eta beste marka batzuentzat lan egin du, eta nazioarteko estudioekin kolaboratzen du, freelance. Jonbismo artea, teknologia eta komunikazioa hibridatzen dituen sortzaile belaunaldi berri baten adierazgarri da, eta gero eta zabalagoak diren erakustokietara eta gune digitaletara darama Irunen izena.

birtopaketa

CBA IrekiArt aretoa | San Juan Arria Plaza - Irun (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.