artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Egikera sortzaile bat

Marisa González

2025eko Urriaren 29tik
2026ko Urtarrilaren 18ra

egikera-sortzaile-bat

Marisa Gonzálezen (Bilbo, 1943) "Un modo de hacer generativo" (Egikera sortzaile bat) erakusketa antologikoak artistaren ibilbidea berraztertzen du, 2023an artistak Velázquez Saria lortu baitzuen. Erakusketa Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak antolatu du, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaorekin lankidetzan, eta Violeta Janeiro da komisarioa.

1970eko hamarkadan, Gonzálezek lan batzuk egin zituen Chicagoko Art Institute eskolako Sistema Sortzaileen Sailean. Horrek argi islatzen du artistak oso goiz eta etenik gabe izan zuela interesa komunikazioaren eta irudien erreprodukzioaren teknologiekiko; eta, ondorioz, esperimentazio-mota horien aitzindarien artean dagoela. Izan ere, 1986an, Bilboko artistak komisariotzan parte hartu zuen Reina Sofia Arte Zentroaren inaugurazio-erakusketetako batean: Procesos: cultura y nuevas tecnologías [Prozesuak: kultura eta teknologia berriak].

Bere ibilbidean, arlo jakin batzuk interesatu zaizkio, besteak beste, gai feministak, mugimendu sozialak, arkitektura industriala, hondakina eta kondarra. Oso goiz jarri zen harremanean feminismoekin, eta, ondorioz, toki nabarmena hartu du arte instituzionalaren genealogia feministei buruzko ikerketa berrietan.

Erakusketa-proiektuak azken 25 urteetan sortutako instalazioak izango ditu ardatz. Hain zuzen, Bilboko paisaia industrialaren eta Gonzálezen ibilbidean funtsezkoak diren bi lanen inguruan egituratuko da: Lemoizko zentral nuklearraren eraispena dokumentatzen duten argazkiak eta bideoak eta Bilboko okindegiarenak.

egikera-sortzaile-bat

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik igandera, 11:00 - 20:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.