Antonio Mateo
2025eko Urriaren 17tik
2025eko Azaroaren 16ra

Komisariotza: Luis Lainsa.
Mateo errealismoaren eta inpresionismoaren artean ibili zen, eta marrazteko trebetasun apartekoa zuen.
Antonio Mateo Real
Madrilgo Arte eta Ofizio Eskolan trebatu zen, baina irundartzat har dezakegu, 21 urterekin Porcelanas Bidasoan dekoratzaile artistiko lanetan aritzera etorri zen eta.
Hainbat sari jaso zituen pintura sariketetan; besteak beste, Elías Salaverria Memorialeko lehen saria, 1973an, eta Madrilgo Udazkeneko XXXIV. Erakusketako hirugarren domina, 1963an. Bestalde, bakarkako 36 erakusketa egin zituen, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Zaragozan, Santanderren, Huescan eta beste hiri batzuetan, eta taldekako 21etan parte hartu zuen, hainbat hiriburutan.
Luis Lainsa
Irunen jaio zen, 1939an, eta, 1960ko hamarkadan, Irun Zinekluba fundatu zuten bazkideetako bat izan zen. Arte ederrak, pintura, eskultura eta fotografia maite ditu, besteak beste, eta Arte Fotografikoaren Nazioarteko Federazioko artista titulua du.Bakarkako 40 argazki erakusketa baino gehiago egin ditu.

Amaia aretoa | Pio XII Plaza, 4 - Irun (Gipuzkoa)


