Mugak / Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30
Koen Vanmechelen
2025eko Urriaren 17tik
2026ko Urtarrilaren 31era

Koen Vanmechelen arte garaikideko artista nabarmena da, artea, zientzia, natura eta gizartea nahasten dituen ikuspegi berritzaileagatik ezaguna. Bere obran, identitateari, aniztasunari, globalizazioari eta giza eskubideei buruzko gaiak jorratzenditu, denboraz kanpokoak zein gaur egungoak. Chillidak bezala, "mugari" buruz hausnartzen du sorkuntzarako leku gisa. Izan ere, artista gidatzen duen ideietako bathonako hau da: "globala tokian tokikoaren eskuzabaltasunagatik bakarrik existitzenda". Esaldi horretan Eduardo Chillidak bere nortasunari buruz duen ikuspegia ereentzuten da, "bere lurrean sustraitutako zuhaitza bezala, baina adarrak mundura osorazabalik".
Horrela, Garbizu Collar Architectureko Jon Garbizu eta Victoria Collar-rek eta Kri arkitektura estudioko Gonzalo Peñak komisariatu duten erakusketa honekin, ohiko ibilbidea uztera gonbidatuko da jendea, gutxi ibiltzen diren guneetan barneratzeko, non landaredia autonomia handiagoz haziko den. Gainera, artistak museoaren ekosistema artistikoa eraldatuko du, bisitaria sormen prozesuaren parte bihurtuz.

Txillida leku | Jauregi Bailara, 66 - Hernani (Gipuzkoa)

Oiloak Zabalagan
Aza. 05 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
Eduardo Txillidari 1984. urtean Zabalaga baserria erosi zuenean ez zitzaion burutik pasatuko berriz ere oilategia ikusiko zuenik toki hartan. Hala ere, eskultorearen semeak Cosmopolitan Chicken Project erakusketaren aurkezpenean esan zuen moduan, Zabalaga baserriaren historian oiloak pertsonak baino ohikoagoak izango ziren.


