artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Oiloak Zabalagan

Eduardo Txillidari 1984. urtean Zabalaga baserria erosi zuenean ez zitzaion burutik pasatuko berriz ere oilategia ikusiko zuenik toki hartan. Hala ere, eskultorearen semeak Cosmopolitan Chicken Project erakusketaren aurkezpenean esan zuen moduan, Zabalaga baserriaren historian oiloak pertsonak baino ohikoagoak izango ziren.

oiloak-zabalagan
Koen Vanmerchelen. Arg/ Txillida Leku

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Azaroaren 5a

Harrigarria da Txillida Lekura iristean oiloaren atzapar erraldoi bat ikustea Txillidaren eskultura baten aldamenean. Kontraste latza da pop artearekin harremana duen kitsch itxurako eskultura hori seriotasun handia duen eta ia espazioa sakralizatzeko ahalmena duen eskulturaren ondoan ikustea. Hasierako harridura egoeratik bueltatu ondoren, barregura ere eragiten du hain txukun eta ia ukiezin ezagutu dugun Txillida Lekuko espazioan horrelako elementu arrotzarekin topo egiteak. Hain zuzen, Txillidaren eskulturatik oso urruti dago Koen Vanmechelen artista flamenkoaren lana, baina horrek museoko programatzailearen ausardiari buruz hitz egiten du. Zergatik ez sartu oiloak aitaren etxean? Zergatik ez frogatu nola bizi daitezkeen elkarrekin hain tradizio artistiko ezberdina duten bi artelan?

Proiektuaren atal guztien artean, niri gehien gustatu zaidana baserriari atxiki zaion oilategia izan da. Hasieran aipatu dudan bezala, artistaren semearekin ados nago, nik ere uste dudalako baserri batean ez dela batere harritzekoa oilategia egotea, eta, horregatik, ez zitzaidan hain arraroa iruditu, nahiz eta Zabalagak aspaldi utzi zion baserri izateari museo bihurtzeko eta, are gehiago, Txillidaren beste artelan bat izateko, arkitektoen laguntzarekin. Oraingo honetan ere, erakusketaren komisarioak izan diren arkitektoek asmatu dute baserria eta artista belgikarraren proiektua uztartzen. Zabalagara kanpoko oilategia zeharkatu ondorenbeti itxita egon den ate estutik sartzea iruditzen zaiterakusketaren gauzarik interesgarriena, kontuan izanda eraikuntzara iristeko zelaiko moztu gabeko belar arteko bidezidor estu bat zeharkatu behar dela. Horren bidez, ikuslearen esperientzia baserriko jatorrira bueltatu nahi dute, ohikoak diren erabakitako asfaltozko edo harrizko bideak alde batera lagata.

Beraz, belar artean eta oilo artean iritsiko gara baserriaren barnealdera, eta, bertan, Txillidaren eta Koen Vanmechelenen lanak elkarrekin topatuko ditugu. Elkarrekin, baina nahastu gabe.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.