artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ornamento y Capricho

Aitana Rodríguez Albalejo

2025eko Urriaren 31etik | 19:00
2025eko Abenduaren 12ra

ornamento-y-capricho

Desio Artspacek Aitana Rodríguez Albalejoren "Ornamento y Capricho" bakarkako erakusketa dakar, eguneroko objektuaren inguruko interesetik eta haren funtzioaz haragoko potentzialetik abiatzen dena. Ontziak, heldulekuak, tiraderak edo bestelako edukiontziak bezalako elementuetatik abiatuta, pieza bakoitza eskultura moduko muntai gisa eraikitzen da, jatorrizko erabilera desaktibatu eta irakurketa berri eta ezohikoak proposatzeko. Lanak urriaren 31tik abenduaren 12ra bitartean ikusi ahal izango dira Bilboko galerian.

Artelanak modularrak, pilagarriak eta trukagarriak dira; horri esker, konbinazio anitz posible dira eta sormen-prozesua etengabeko esploraziora irekitzen da. Serie honek memoria eta eraldaketaren arteko joko bat proposatzen du: zerbitzatzeari uzten dioten objektuek beste modu batean adierazten hasten dira.

ornamento-y-capricho

Desio Artspace | Maiatzaren Biko Kalea, 12, Behe ezker, Ibaiondo - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 17:00 - 20:00 | Larunbatetan: 11:00 - 14:00 | Edota hitzordua hartuz.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.