Hurbileko paisaiak
2025eko Urriaren 31etik
2026ko Apirilaren 12ra

Erromantizismoarekin, paisaiak, pintura genero gisa, autonomia hartzen du. Harrezkero, artistak natura esploratzera eta aurrekaririk gabeko arreta eskaintzera ausartzen dira. Paisaiara jotzen da emozioak, grinak eta beldurrak adierazteko, eta sortzaileen nortasunak eta sentimenduak islatzeko.
Europan barrena bezala, Euskal Herrian ere, XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen paisaia pintura garatzen. Une bikaina biziko du orduan, burgesiaren klasearen gorakadari esker; izan ere, beren etxebizitza berrietarako eskuratzen zituzten obra horiek, pintura erlijiosoaren edo historiaren formatu handietatik eta gaietatik hain urrunduak.
Museoaren bildumatik abiatuta, gure artistek, gehienak Euskal Herrian jaioak, hurbileko paisaiak mihiseetara nola eraman dituzten aztertzen du erakusketak, Errioxako edo Nafarroako eremu mugakideetako ikuspegiak beren lurraldekoetara gehituz, asko inspirazio bila joaten baitziren leku haietara.
Egileak belaunaldi desberdinetakoak dira, eta, beraz, erakusketa hiru ataletan garatzen da: Akademizismotik Inpresionismora, XIX. mendearen bigarren erdiko pinturarako, Tradizioa eta Abangoardia paisaietan Gerra Zibilera arte eta, azkenik, Gerraren gatazkaren ondoren sortutako agertoki berria.
Artista horiek komunean dute jatorrizko herrietan hasi zutela prestakuntza. Geroago asko Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolatik pasatzen dira eta, ondoren, atzerrian amaitzen dituzte ikasketak, bereziki, Parisen.
Hainbat estilotan, proposamen klasikoenetatik hasi eta berritzaileenetaraino, paisaia genero independente gisa jorratu zuten, espezialitate eta guzti (natura paisaia, hirikoa, itsasokoa, industriakoa edo portukoa), erakusketa honetan ikusiko dugun bezala.

Arabako Arte Ederren Museoa | Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8 - Gasteiz (Araba)

Euskal paisaiak Erromantizismotik gerraostera
Aza. 27 | Maddi Iturriotz Alkorta [BERRIA.eus]
1861etik 1996ra bitarte margotutako 50 artelan bildu dituzte Arabako Arte Ederren Museoan. Paisaia genero gisa hartu, eta euskal margolanetan nola garatu den aztertu dute. 'Hurbileko paisaiak' izena du erakusketak, eta apirilera arte izango da ikusgai.


