Bidegurutzeak
Jana Lottenburger
2025eko Azaroaren 14tik
2025eko Azaroaren 29ra

Jana Lottenburgerrek luzaroan landutako proposamen batekin iritsi zaigu Station V aretora, espazio berezi honi erabat egokitua, bertakotua, bere funtzioaz hustua, eta guk eman diogun programarekin guztiz bat datorrena: ustekabekoa erakustea.
Hau izango da horma hauetan egingo dugun azkenaurreko erakusketa — agian jaso duzue albistea — gure programazioa abenduaren 31n amaituko baita.
Bidegurutzeak
Bidegurutzeak eta hondamendiak: erakusketak istripuari buruz hausnartzen du — errepidekoari, bizitzakoari —, gure garun plastikoetan duten eraginaz, gauzak eraldatzen eta gu geu eraldatzen garen horretaz.
Ezti-melaza isuri
Azukre distiratsuak irentsi
Pneumatikoen meta bat, errepide bazterrean, uda hasierako landaredia
Hauts zuri samarra, hondar apur bat
Pneumatikoen pila bat, berezizi aurretik
Elkar gainean botata, nahasian
Ondo ordenatutako pila bat, pneumatiko bereiztuak
Neurria kolorea profilak
Oinazea lehengaia da azkenean
— J.L.

Station V | Paulmy etorbidea, 1 - Baiona (Lapurdi)
Xehetasunak
Ostegunetik larunbatera: 15:00 - 19:00
edo hitzordua hartuz: +33663360596


