Topaketen Memoria Artistikoa
Iruñeko topaketak
2025eko Urriaren 30etik
2025eko Azaroaren 29ra

Topaketen Memoria Artistikoa Iruñeko Topaketak kultura, arte eta pentsamenduaren biurtekoaren baitan sortutako deialdia da. Helburua artistei Topaketen elkarrizketetan, hitzaldietan eta jardueretan garatutako ideietan eta gaietan oinarritutatko obra artistiko berriak sortzeko aukera ematea da.
2024ko urriaren 3tik 13ra bitartean ospatutako Iruñeko Topaketen bigarren edizioaren ondoren, 48 proposamen aurkeztu ziren deialdi honetara. Baluartek hartzen duen erakusketan, hautatu ziren eta sortzeko eta ekoizteko finantzaketa jaso zuten sei proiektuak aurkezten dira:
- ErrautsaPixela, Leire Ipas
- Ekosistema bionikoa. Landareen, makinen eta gizakien arteko ahaidetasunak, María Castellanos Vicente
- Sentikorretik egindako trantsizioak, Elisa Arteta
- Izena duen guztia da, Marina Lameiro y Tania Hernández Velasco
- Ahots bat landatzea, Protocolectivo
- Heterotopiak , Dick Rekalde

Baluarte | Konstituzio plaza - Iruñea (Nafarroa)

Topaketen dardara artistikoa iraunaraztea
Aza. 16 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
Iazko Iruñeko Topaketetan plazaratutako gogoeta artistikoetan inspiratutako sei obra jarri dituzte ikusgai Baluarten, gune hori pentsamendurako eta sorkuntzarako "erresonantzia kaxa" bihurtzeko asmoz. Erakusketa azaroaren 29ra arte izanen da ikusgai.


