artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Marie Garay

2023ko Urtarrilaren 03tik
2023ko Apirilaren 09ra

marie-garay
Marie Garay, Léon Bonnat eta bere ikasleak, olioa mihise gainean, 1914. Baiona, Bonnat-Helleu museoa

Marie Garayri eskaini erakusketa, 2022an antolatutako Léon Bonnat, margolari duela ehun urte erakusketari kontrapuntuan, euskal jendartea moldatu duten emazteei eskaini zikloaren bigarren atala da. Zientzia eta Kultura Egitasmoan sartzen da, gure museoko bilduma biziarazten duten erakusketa-tematikoen baitan. Joan den urtean abiatu zen Eugénie de Montijori eskaini erakusketa batekin:Aldare bat Eugeniarentzat,bere bizi "pribatua" Biarritzen, 1848 eta 1870 artean aurkezten zuena.Ondotik etorriko dira beste maila goreneko emazte eta artista batzuk, Euskal Herrian arteen eta jendarteko biziaren beste ikuspegi batzuk garatzeko izan duten eragina dela-eta.

Marie Garay (1861-1953)Baionako auzo-herria den Hiriburuko senide askotako famili pobre batean sortu zen. Haren aita errienta zen eta hortik datorkio arteei erakutsi irekidura, alabei eman dien heziketaren ondorioz.Baionako Eskolako artista margolari emazte bakarra zen Marie Garay. Léon Bonnat eta Achille Zo biziki goiz ohartu ziren honen trebetasunaz. Azken hau Baionako Hiriari zuzendu zitzaion artista gazteari Parisen Carolus-Duran emazteen atelerian ikasketak bukatzeko (1880tik 1884ra) diru laguntza bat eman diezaion, Arte ederretako eskola ez baitzitzaien emazteei irekia.

marie-garay
Marie Garay, Léon Bonnat eta bere ikasleak, olioa mihise gainean, 1914. Baiona, Bonnat-Helleu museoa

Baionako Euskal Museoa | Kortsarioen kaia, 37 - Baiona (Lapurdi)

irudi galeria

marie-garay-besta-berri
marie-garay-leon-bonnat-bere-ikasleekin

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.