artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Egitura, espazioa, denbora

Elena Asins

2026ko Otsailaren 27tik
2026ko Irailaren 27ra

egitura-espazioa-denbora

Egitura, espazioa, denbora erakusketak Elena Asinsen (Madril, 1940 - Azpirotz, 2015) obraren berrikuspena proposatzen du. Horretarako, funtsezko kondizio jakin batzuetatik abiatzen da, matematikaren eta logaritmoen arloan egin zuen lanak gidatutako garapen esperimentala artikulatzeko; hain zuzen ere, sistema bisual baten sorrera berekin ekarri zuena, bere garaian bakana. Proiektu honek konputazioa konposiziorako baliabide gisa erabiltzen aitzindaria den lengoaia baten ezaugarriak eta garapena aztertzen ditu. Izan ere, Asinsek estetika berezi bat sortu ahal izan zuen horrela, birtualki infinitua den adierazpen-potentzial bati bide ematen dioten erlazio bisualen eta baliabide estrukturalen sistema batean oinarritutakoa.

Juan Pablo Huercanosek komisario duen proiektu honek 71 lan aurkezten ditu, horietako asko inoiz erakutsi gabeak eta 1968tik 2011ra bitartean eginak, eta ikus-entzunezko instalazio batekin osatzen da; honek artistaren 4 pieza erakusten ditu, Gorka Aldak sortutako soinu-konposizio espezifiko batek lagunduta.

Ekimen hau artistaren ondarea kudeatzen duen Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalarekin izandako lankidetzaren emaitza da.

Komisarioa: Juan Pablo Huercanos

egitura-espazioa-denbora

Kubo Kutxa aretoa | Kursaal De, Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)


elena-asins-en-egitura-espazioa-denbora-jarri-dute-kubo-kutxa-fundazioan
Elena Asins, Ikus-entzunezko instalazioa. Arg/ Gorka Alda

Elena Asins-en Egitura, Espazioa, Denbora jarri dute Kubo Kutxa Fundazioan.

| Ots. 27

Proiektuak ibilaldi bat proposatzen du Elena Asins (Madril, 1940 - Azpirotz, 2015) artistaren obran zehar, haren pentsamendu plastikoa bideratzen eta definitzen duten hiru ideia gidariri jarraituz. Bektore horiek, bai eta artistak teoria eta praktika artistikoaren artean ezartzen duen etengabeko elkarrizketak, egituratzen dute Asinsen proiektu artistikoa.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.