artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Elena Asins-en Egitura, Espazioa, Denbora jarri dute Kubo Kutxa Fundazioan.

Proiektuak ibilaldi bat proposatzen du Elena Asins (Madril, 1940 - Azpirotz, 2015) artistaren obran zehar, haren pentsamendu plastikoa bideratzen eta definitzen duten hiru ideia gidariri jarraituz. Bektore horiek, bai eta artistak teoria eta praktika artistikoaren artean ezartzen duen etengabeko elkarrizketak, egituratzen dute Asinsen proiektu artistikoa.

elena-asins-en-egitura-espazioa-denbora-jarri-dute-kubo-kutxa-fundazioan
Elena Asins, Ikus-entzunezko instalazioa. Arg/ Gorka Alda

| 2026ko Otsailaren 27a

Egitura, espazioa, denbora proiektuak ibilaldi bat proposatzen du Elena Asins (Madril, 1940 - Azpirotz, 2015) artistaren obran zehar, haren pentsamendu plastikoa bideratzen eta definitzen duten hiru ideia gidariri jarraituz. Bektore horiek, bai eta artistak teoria eta praktika artistikoaren artean ezartzen duen etengabeko elkarrizketak, egituratzen dute Asinsen proiektu artistikoa.

Erakusketak bat egiten du Kutxa Fundazioaren helburuarekin, zeina baita euskal testuinguruarekin zerikusia duten artistei ikusgarritasuna ematea eta ibilbide sendoko artistak ikuspegi berrietatik abiatuta berrirakurtzea. J. P. Huercanos da erakusketaren komisarioa, eta Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalarekin elkarlanean egin ahal izan da. 100 proiektu baino gehiago bilduko dira bertan: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak, hasi zenetik (1968) XXI. mendearen hasieran egindako azken lanetaraino.

Elena Asinsen lanetan, XX. mendeko abangoardiako eraikuntza-tradizioak bat egiten du hirurogeiko hamarkadako konputazioarekin eta informazioren teoriarekin, Op Art eta minimalismoa zeharkatuz. Kalkulu-teoriaren eta algoritmoen erabilerari esker, aitzindaria izan zen sorkuntza-prozesuetan ordenagailua erabiltzen eta ezinbesteko irudia izan zen arte konputazionalean eta abstrakzio geometriko modernoan eta garaikidean.

Ohar biografikoak

XX. mendearen hasierako abangoardietako artisten eraginpean ekin zion bere ibilbideari. Mugimendu haiek —holandar neoplastizismoa (1917) eta errusiar konstruktibismoa (1914)— irauli egin zuten artea abstrakzio geometrikoaren bitartez; horretarako, baztertu egin zuten figurazio tradizionala, hizkuntza berri bat sortzeko, non alde batera uzten baitzen osagarria eta bilatzen baitzen alderdi estrukturala. 60ko hamarraldiaren erdialdean, pentsamendu konstruktibista eta neoplastikoak 50 urte betetzen zituela, bere onera etorri eta berpiztu egin zen.

Elena Asinsentzat zehatza dena lotuta dago logika formalarekin eta matematikekin, haren hizkuntza bisuala definitzen duten sinbolismo oroz gabetutako oinarrizko formen —lerroak eta planoak— errepikapenaren eta bariazioaren bitartez eratutako beste errealitate baten sortzaile diren aldetik.

Asinsen arte-ekoizpena, artistak berak "sistema bisual" gisa definitu zuena, barne-erlazioen multzoak sortzen dituzten prozedura matematiko zorrotzen emaitza da. Erlazio horiek egitura-, espazio- eta denbora-ordenak artikulatzen dituzte, eta aurretiko logika bati, artearen bidez ikusgarri egiten den azpiko pentsamendu bati, lotuta daude betiere. Asinsen obrak ez du irudikatzen; eragiketen, arauen eta sistemen hedapenean oinarritutako errealitate propio bat eraikitzen eta adierazten du.

Elena Asins autodidakta izan zen, hala ere, eskolak hartu zituen Arte eta Ofizioen Eskolan eta Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, eta Pradoko Museoko kopista izan zen. 1963an Miguel Pintoren ekimenez Madrilen sortutako Castilla 63 kolektiboko kide egin zen. Egonaldi hartan, alde batera utzi zituen marrazki tradizionala eta figurazioa, eta espazioaren eta geometriaren ikerketan sartu zen buru-belarri (horiek definitu zuten, hain zuzen, haren heldutasun artistikoa).

1966an, Ignacio Gómez de Liañok sustatutako Cooperativa de Producción Artístico y Artesana (CPAA) taldean sartu zen. Eztabaidara zabaldutako gune bat zen, non bat egiten zuten arte plastikoek eta poesiak, hizkuntzalaritzak, filosofiak, musikak edo arkitekturak. "Esperimentazioaren estetika" babesten zuen taldeak, artearen merkantilizazio gero eta handiagoaren aurrez aurre, eta modu ezabaezinean markatu zuen bere pentsamendua eta lanaren etika.

Urte horretan bertan Mondrianen erakusketa batera joan zen, Hagan, eta esperientzia hura eraldatzailea izan zen Asinsen artea ikusteko moduan, izan ere, margolariaren lan-prozesua ezagutu zuenean jabetu zen gai zela gauzen azpian zetzan egitura erakusteko. 1968an, Max Benseren hitzaldietako batean parte hartu zuen Madrilen, eta horrela ekin zion semiotikaren eta gramatika sortzailearen ikasketari.

Op Art edo arte optikoaren hizkuntzara eta poesia bisualera lehen hurbilpenak egin ondoren –estilo bisual abstraktua, mugimendu, erliebe edo sakontasuneko ilusio optikoak sortzen dituena, eredu geometrikoak, lerroak eta kontraste handia erabiliz—, Asins esperimentazio-fasea egituratzen duten lehen egiturak taxutzen hasi zen, 1960ko hamarraldiaren amaieran eta 70eko hamarraldian.

1968an, Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroko mintegietan hasi zen lanean Asins. Han, artearen eta teknologiaren arteko lehen loturak entseatzen ari zen artista-, programatzaile-, matematikari- eta filosofo-talde bat ezagutu zuen, garaiko praktika artistikoen bilakaeran erabakigarria izan zen esperientzia batean. Testuinguru horretan, Asinsek bere jardunbidearen marko teorikoa eta operatiboa aurkitu zuen, eta ordenagailuak sistema sortzaileak formulatzeko, arau konbinatorioak artikulatzeko eta kodea pentsamendu bisualeko gailu gisa ulertzeko duen ahalmena deskubritu zuen. Haren esanetan, ordenagailua ez zen tresna bat soilik, pentsamendua egituratzen zuen bitarteko bat baizik. Ordenagailuaren funtzionamenduak baietsi egiten zituen ordenari eta purutasun formalari buruz zituen teoriak, eta aukera ematen zion hainbat kontzeptu aztertzeko, hala nola espazioa, denbora eta hutsa, bariazio algoritmikoen bitartez.

Madrilen hastapenak egin ondoren, ikasketak sakondu zituen Parisko Arte Ederren Eskolan, Stuttgarteko Unibertsitatean (semiotika ikasi zuen Max Benserekin) eta New School for Social Researchen eta Columbiako Unibertsitatean, New Yorken biak. Egituraren ideia lantzen hasi zen, eta, eskalaren kontzeptutik abiatuta, forma progresiboen eta sortzaileen bidez planoaren egitura aztertzen zituen lanen serie bat sortu zuen. Sistema geometriko eta seriatuetan behin eta berrizko tolestaketa-prozesuen bidez planoan zabalduta hura, pentsamendu estetiko bat definitu zuen, zeina 1980ko hamarraldiaren erdialdean hiriaren eskalara eraman zen, hirian esku hartzeko borondate esplizituarekin batera. Tridimentsionaltasunarekiko kezka hori nabaria da arkitekturari eta hirigintzari buruzko gaiak lantzen dituenean.

Dimentsio espazial horretatik eratorri zen denboraren kontzepzio gero eta konplexuagoa, eta 1990eko hamarkadan egindako eskultura multzo askotarikoetan gauzatu zen. Lan hedatu horietan hainbat zentzu-geruza pilatzen dira, elkarren segidan, bariaziotik eta eredu geometriko beraren errepikapen kontzientetik abiatuta eta ordena bakarreko proiekzio gisa teilakatuta. "Espazioa, niretzat, objektuen eta haien arteko harremanen multzoa da, eta, denbora, berriz, objektu horiek infinituan kokatzeko eta garatzeko behar den espazioa", adierazi zuen egileak bere testuetako batean.

Laurogeita hamarreko hamarraldian eta XXI. mendearen hasieran, Elena Asins formatu berrietan barneratu zen, hala nola, eskultura, instalazioa edo bideoa. Bideoek aukera ematen dio mugimenduan den irudia erabiltzeko eta bere lanean funtsezkoak diren espazioaren eta denboraren ordenazioari buruzko azterketekin jarraitzeko.

Argitalpena

Erakusketa honen harira, Kutxa Fundazioak katalogo ilustratu bat argitaratuko du. J. P. Huercanos kuratorearen testu bat, Carmen Fernández Aparicioren (Reina Sofía Museo Nazionala Arte Zentroko Eskultura Zerbitzuko kontserbatzaile burua) beste testu bat, Elena Asinsek berak egindako testu bat eta Azpirotzeko paisaien hainbat argazki bildu dira argitalpenean. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da, eta eranskin bat izango du, ingelesezko testuekin.

Komisarioa

Juan Pablo Huercanos. Oteiza Museoaren zuzendariordea da, eta komisariotza proiektu independenteak egiten ditu eskulturaren eta argitalpenaren esparruan. Artista garaikideei buruzko idatzi ugariren egilea da eta GAUR taldea. Artea eta eraikuntza kolektiboa, 1965-67 liburuarena. Irakaslea da Azkuna Zentroak eta EHUk sustatuko Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako Masterrean.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.