artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte laborategiak

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

arte-laborategiak
ZAS Espazioa Miriam Isasiren erakusketa batekin. Arg/ ZAS

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Apirilaren 4a

Horrekin batera, Zas elkarteko kideen laguntza jaso dezakete beren lana egiteko orduan. Beraz, artistek baliabide ekonomikoak eta artistikoak izango dituzte deialdiak irauten duen bitartean.

Formula asko gustatu zait zeren, artea bultzatzeko talde independente baten eta museo publiko baten arteko elkarlana sustatzeaz gainera, artista hasiberriei aukera handia ematen baitzaie hilabetean proiektu zehatz bat aurrera eramateko. Zas elkarteko kideen aholkularitzari museoak eman dezakeen ikusgarritasuna gehitu behar diogu; bultzada horrek garrantzia izan dezake gazteen ibilbidean. Horrelako ekimenak ez dira ohikoak izaten gure artean eta, horregatik, txalotzeko modukoa iruditu zait, nahiz eta deialdiaren arrakasta segurua ez izan.

Sarritan hitz egiten dugu artisten prekaritateari buruz; diru eta aukera faltak ohikoak dira azken garai honetan hainbeste aipatzen den "euskal arte sisteman". Nola antolatu beharko genuke sistema horrek artistari duintasunez bizitzeko aukera emateko edo bidean hainbeste "talentu" ez galtzeko? Ez dut uste inork formula magikorik daukanik, baina badakigu gaur egun dauzkagun egiteko erek ez dutela ondo funtzionatzen. Zasek eta Artiumek antolatutako deialdiak ez du Arabako artista hasiberrien bizitza salbatuko, baina proba interesgarria izan daiteke gauzak nola egin behar diren jakiteko. Hilabeteko egonaldia denez, erakundeentzat oso merkea da, eta urte osora luzatuz gero ere ez litzateke hain garestia izango. Beraz, kontuan izateko modukoa da herrialdeetan dauden museo guztiek horrelako zerbait antolatu nahi badute.

Are gehiago, iruditzen zait gizarte moduan serio proposatu beharko geniekeela geure buruei arte laborategiak sortzea ikerketa artistikoa bultzatzeko. Behin baino gehiagotan galdetu diot neure buruari zergatik ez dauzkagun zientzietan hain ohikoak diren azpiegituren antzekoak arterako. Ondo iruditzen zait gure ezagupen zientifikoaz harro egotea eta hartarako dirua bideratzea; zergatik ez artearen ezagupenerako? Nik dakidala, gaur egun ez dago artea lantzeko ikerketa zentrorik; badugu unibertsitate mailako hezkuntza zentro bat, baina, ikerketa taldeak egon arren, ez daukate azpiegitura eta baliabide ekonomiko nahikorik punta-puntako ikerketa egin ahal izateko. Hain ezberdin ikusten al ditugu ezagupenaren esparruak?


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.