artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

hirugarren-paisaia

"Hirugarren paisaia" erakusketak María Azkarateren 16 argazki eta "Jardin esekia" jarri ditu erakusgai. Instalazio horrek hiriaren periferia ekarri nahi du museoko kaperara, biodibertsitatearen erreserba ekologiko autonomo gisa aldarrikatuta, lurraldearekin eta egungo bizimoduekin dugun harremana birpentsatzeko, lau dimentsio artikulatzen dituen esperientzia multisentsoriala eskainiz: bisuala, ukipenezkoa, usaimenekoa eta soinuzkoa.

hirugarren-paisaia

Nafarroako museoa | Santo Domingo kalea, 47 - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 9:30 - 14:00 / 17:00 - 19:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00
(Ordutegi berezia SanFerminetan)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.