artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek
Mari Puri Herreroren 'Jantokia' margolana da Bilboko Arte Ederren museoak 'Ikuspuntuak' proiektua osatzeko aukeratu duen lanetako bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Apirilaren 4a

"Heriotza bat da". Itsu-itsuan antolatu zieten topaketa. Zer ikusiko zuten jakinarazi gabe, Mari Puri Herro artistaren 1974ko Jantokiamargolanaren aurrean jarri zituen Bilboko Arte Ederren Museoak Bilboko Goi Ostalaritza Eskolako ikasleak, eta Adsis fundazioaren Bestalde programaren erabiltzaileak, eta bideoz bildu zituzten haien erreakzio eta gogoetak. Enpresa bazkari bat ikusi uste dute hasieran, baina, afari bat izateko, eta sukaldariak egon arren, hain justu ere, janaria falta dela ohartzen dira geroxeago; eta, pixkanaka-pixkanaka, absentzia horren ondorioz, gero eta existentzialistagoa bilakatuz doa solasaldia, heriotzaren aipamenera heldu arte. "Zerbaiten zain daude, baina ez da gertatzen", deskribatzen du lana ikusleetako batek. "Desanimoa" aipatzen du beste batek. "Apatia". "Sufrimendua". "Linbo moduko bat". Eta azken esaldi batekin borobiltzen du hizketaldia beste batek: "Berez hutsune horrek ahalbidetzen dizu lana zuk barnean daukazunarekin betetzea".

Guztira, gisa horretako zortzi topaketa biltzen ditu Bilboko Arte Ederren Museoak Ikuspuntuak III. Voicesbideo sortak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak sortu ditu, eta museoaren Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailarekin lankidetzan eta BBK banku fundazioaren laguntzarekin aritu da lanean. Herreroren lanaz gainera, Cristina Iglesasen, Dora Salazarren, Ana Laura Alezen, Elena Mendizabalen, June Cresporen, Elena Aitzkoaren eta Itziar Okarizen artelan banahautatu dute proiekturako, eta zortzi minuturen bueltako bideo bana sortu dute ikusleek haiekin egindako topaketekin. Museoaren webgunean jarri dituzteosorik ikusgai.

Horrez gainera, erakusketa ere atondu dute, martxan duten eraikineko lehen solairuan. Bideoak ez ezik, bertan hizketagai diren lanak ere ikus daitezke bertan. Apirilaren 19ra arte egongo da zabalik.

2021ean hasi zen museoa berebildumako artelanak berrikusteko ikus-entzunezko lanak sortzen, eta hirugarren bideo multzoa da oraingoa. Baita proiektuko azken lana ere. Publikoaren erreakzioak bilduta burututzat eman baitute egitasmoa. "Gertakari eta esperientzia artistikoa gordetzeko erreminta oso zehatza" izan da Ikuspuntuak, Garciak azaldu duenez, eta aipamen zuzena egin die publikoaren hitzak biltzen dituzten ikus-entzunezkoei ere. "Normalean inon erregistratuta geratu gabe museoko korridoreetan galtzen diren ahotsak gordetzeko tresna bat da".

Euskararik gabe

Bost minutu inguruko zortzi bideo sortu zituzten 2021eko saioan. Gizonezkoek margotutako emakumezkoen figurak lantzen zituzten obrak ziren lehen sail hartako ardatzak. Kasu hartan, off-eko euskarazko narrazioak txertatu zituzten bideoetako bakoitzean. Horrez gainera, askotariko ibilbideak eta interesak zituzten hainbat esparrutako hamasei emakumeren ahotsak ere biltzen zituzten ikus-entzunezkoek, eta euskaraz mintzo dira haietako gutxi batzuk. Hurrengo bi bideo sailetan, ordea, ez da euskararik entzuten. Ez 2023an grabatutakoan, ez eta aurkeztu berri duten zortzi laneko sortan ere.

Bi sail horietan ere, euskarara azpidatzita daude bideo osoak, eta kapituluen tituluak ere euskaraz daude, baina ez dago euskarazko lekukotza bakar bat ere. Orotara, bi ordu 38 minutu eta 25 segundo irauten dute bi bideo sorta horiek, baina ez dago euskarazko esaldi bakar bat ere entzuterik.

Museoko ordezkariek zehaztu dutenez, ez da euskara sustatzeko irizpiderik egon bideoak sortzeko. Proiektuan parte hartu duten artisten eta ikusleen esku utzi dute ikus-entzunezkoetan erabiliko zuten hizkuntza aukeratzea. Taldeak osatzerakoan, ordea, ez dute hizkuntza irizpidea kontuan hartu, eta, beraz, tartean euskal hiztunak egon diren kasuetan ere, euskararik ez zekitenekin batera jarri dituzte elkarrizketan.

Egunotan egin dute azken ikus-entzunezkoen aurkezpena, eta bertan egon da Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua eta Bilboko Arte Ederren Museoko patronatuko egungo presidentea ere, baita Miguel Zugaza museoko zuzendaria, Marivi Antoñanzas museoko Hezkuntza Departamentuko burua eta Koldo Bilbao BBK banku fundazioko kidea ere.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.