artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

66-76-26

Steve MᶜQueen

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

66-76-26

66–76–26 instalazioa Guggenheim Bilbao Museorako propio sortua da eta Wild is the Wind kantaren bi grabazio enblematiko biltzen ditu: Nina Simonek 1966an egin zuen interpretazioa eta David Bowieren 1976ko bertsioa, biak a capella.

Steve McQueen (1969) Londres eta Amsterdam artean bizi den artista, zinemagile eta gidoilaria da, eta gai pertsonalak zein kolektiboak aztertzen ditu mugimendudun irudien bidez. Emozio konplexuak narratiba zehatz eta minimalistetara eramateko daukan gaitasunagatik da ezaguna, eta esan izan du "nor bere buruaz, gorputzaz eta arnasaz erabat jabetzera behartzen duten egoeretan" jarri nahi duela publikoa. Bere obrak ikusteko baldintza fisikoak —proiekzioaren eskala, soinua, argia nahiz ikuslearen eta espazioaren arteko harremana— ingurunea bera bezain garrantzitsuak dira McQueenen lanean, eta horrek izaera eskultoriko nabarmena ematen dio haren arteari.

Aretoa: 105

Komisarioa: Lekha Hileman

66-76-26

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.