artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Barreiatutako paisaiak

Gerardo D'Abraira

2026ko Martxoaren 10etik
2026ko Irailaren 06ra

barreiatutako-paisaiak

Barreiatutako paisaiak. Gerardo D'Abrairaren industria-marrazkiak erakusketak orain arte ia ezezaguna zen Gerardo D'Abraira euskal marrazkigilearen (Begoña, 1904 – Getxo, 1964) obraren zati bat erakusten du. XX. mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadetan Euskal Herriko industriaren indarra bisualki azaltzen aritu zen D'Abraira, paperezko euskarri handien gainean tintaz, akuarelaz eta gouachez egindako airetiko bista ikusgarrien bidez.

Nerbioi ibaiaren ibarrean finkatutako enpresa bizkaitarrentzat hasi zen lanean (Altos Hornos, Euskalduna, Babcock Wilcox...), baina laster jaso zituen eskaerak Arabatik eta Gipuzkoatik, eta bere lan bikainagatik lortutako izen onaren ondorioz, penintsulako beste hainbat industriagunetatik deitu zioten, orduan airetiko argazkien bidez lortu ezinezkoak ziren irudi batzuk egiteko.

Metalarekin eta makina-erremintarekin lotutako industrien ondoren, ehungintza izan zen D'Abrairak bezero ugari aurkitu zituen beste sektorea. Dena den, 60ko hamarkadatik aurrera, airetiko argazkigintzak zokoratu egin zuen artisautza, lan artistikoa, marketina eta komunikazio bisuala uztartzen zituen lan mota hori.

D'Abrairak ez zuen bere marrazkien bidez artista sortzaile gisa agertzeko asmorik, bere zerbitzuak eskatzen zituzten enpresen lantokien dokumentalista leial eta zehatz bezala baizik. Hala ere, bere lerro eta trazuen garbitasunak, xehetasunen verismo xarmagarriak, kolorearen erabileran zeukan gaitasun eraginkorrak eta bere atmosferen leuntasun inguratzaileak maila goreneko ezaugarri profesionalen jabe zela erakusten dute.

2024an La Encartadako erakusketan Bizkaiko industria ardatza izan bazen, San Telmo Museoko erakusketan ezagunak diren Gipuzkoako enpresekin lotutako marrazki originalak ikus daitezke, baita bizkaitar batzuenak eta lau errioxarrenak ere.

barreiatutako-paisaiak

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.