Zirrikituak uretan
Aitor Renteria
2026ko Urtarrilaren 16tik | 19:00
2026ko Otsailaren 27ra

Desio Artspacek Zirrikituak uretan aurkezten du, Aitor Renteriaren bakarkako erakusketa, urtarrilaren 16tik otsailaren 27ra Bilboko Maiatzaren Biko galerian ikusgai egongo dena. Inaugurazioa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, artistaren presentziarekin. Aitor Renteriak, bere lan-ildo berrienetik, ura aztertzen du atari eta eraldaketa espazio gisa. Muga horretan, argiak, gardentasunak eta materiak pitzadurak sortzen dituzte, eta, horien bidez, denbora eta memoria iragazten dira.
Pinturaren, degradatuen eta metakrilatoaren bidez, ikusten denaren gainazalaren azpian taupaka dagoen horretan begirada geratzera gonbidatzen gaitu erakusketak.
"Hemen, ura elementu bat ez ezik, atari bat ere izan nahi du. Hemen, gizaki maitea, zure Zirrikituak Uretan aurkitzera gonbidatzen zaitut." — Aitor Renteria

Desio Artspace | Maiatzaren Biko Kalea, 12, Behe ezker, Ibaiondo - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 17:00 - 20:00 | Larunbatetan: 11:00 - 14:00 | Edota hitzordua hartuz.


