Paraleloak eta meridianoak
Iberdrola bilduma
2026ko Apirilaren 29tik
2026ko Agorrilaren 30era

2026an, konpainiaren 125. urteurrenaren ospakizunarekin batera, erakusketak Iberdrola Bildumako lanen aukeraketa zabala aurkeztuko du, arte moderno eta garaikideko hirurehun piezak baino gehiagok osatua.
Asmo bildumazale anbiziotsu hori eraikitzeko balio duten kontzeptu-koordenatuek gidatuko dute erakusketa-proiektua.Paraleloakatalak multzoaren bilakaera kronologikoa eta geografikoa adierazten du, XIX. mendearen amaierako Euskal Herriko arte-modernitatearen hastapenetatik eta 1950eko hamarkadatik aurrera abangoardiako artea garatu zenetik XXI. mendeko artearen horizonte berrien nazioarteko panoramaraino.Meridianoakatalak, berriz, bildumaren intereseko gai nagusiak aipatzen ditu, Argia, Natura eta Asmamenaren inguruko funtsezko hiru gai-multzorekin. Bildumaren azken kapitulu bat Bilborekin lotuta dago, Iberdrolaren sorrerako hiria baita, eta haren egoitza soziala hartzen duena, museoaren ondoko dorrean. Espazio horrek erakusketaren egoitza osagarri gisa funtzionatuko du.

Arte Ederren Bilboko Museoa | Museo Plaza, 2 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 19:00 | Igandeetan eta, abenduak 24 eta 31an: 10:00 - 15:00 | Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita. | Astearteetan sarrera doakoa da Bildu(e)mak, museoko bildumak, bisitatu ahal izateko.

Iberdrola bildumako 138 artelan jarri ditu ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoak
Api. 30 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
Museoko hiru solairu hartzen ditu erakusketak, eta Euskal Herriko zein nazioarteko lehen lerroko sortzaileen lanak biltzen ditu. Iberdrola dorreko atarian dauden lanek ere osatzen dute ibilbidea, eta larunbatetan bisitatu ahalko dira.

