Ruth Asawa. Atzerabegirakoa
Ruth Asawa
2026ko Martxoaren 19tik
2026ko Irailaren 13ra

Erakusketan Ruth Asawak alanbre kiribilduz egindako eskultura ezagunak bildu dira, bai eta alanbre lotuz egindako lanak eta naturan inspiratuak, buztin eta brontze urtuzko piezak, papiroflexiak, pinturak, marrazkiak, zirriborro-koadernoak eta grabatuak ere, 1947 eta 2006 bitartean eginak.
Asawaren obrak abstrakzioaren eta figurazioaren, irudiaren eta hondoaren, eta espazio positiboaren eta negatiboaren arteko bereizketak gainditzen ditu eta, ingurunearekin interakzioan dauden konposizioetan elementu oso heterogeneoak elkarren artean nola erlazionatzen diren behatzera gonbidatzen gaitu.
1950eko hamarkadaren hasieran Asawak aukera berriak etengabe bilatzeari ekin zion bere lanerako aukeratutako prozesuen barruan eta horrek bere motibo eskultoriko bereizgarriena ekarri zuen emaitzaz: "formaren baitako forma jarraitua", artistak "aldi berean barruan eta kanpoan dagoen forma" gisa azaldutakoa.
Asawak alanbre lotuz egindako piezen abiapuntua lore-zentro bat zen, izar-itxurakoa edo geometrikoa; landu ahala eta forma progresiboki kanporantz hazi ahala, artistak materialaren propietateei erantzuten zien eta "alanbreak agintzen duenari" jarraitzen zion, mundu naturalaren hazkunde-ereduak errepikatzeko.

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


