artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Metalezko basoan barrena

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

metalezko-basoan-barrena
Ruth Asawa artistaren zenbait lan, Bilboko Guggenheim museoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

Etorkizunari buruzko hitzaldi sorta batera joan aurretik, Ruth Asawaren (Norwalk, Kalifornia, AEB, 1926-San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 2013) atzera begirakoa bisitatu dut Guggenheim museoan. Sartu bezain laster, haren umeetako baten kolorezko oinatzak topatu ditut ehun diseinu batean. Estatu Batuetako Black Mountain Collegen aritu zeneko lana da, antza. EHUren Arte Ederren Fakultatean ikasleekin landu ohi dugu arte eskola hori, biziki esperimentala izan zen eta. Artista niretzat ezezaguna izan arren, bat-batean oso gertu sumatu dut. Datorren ikasturtean irakasgaiko gaitegian Asawa txertatzeko oharra apuntatu dut nire koadernotxoan, oin txiki batzuen marrazkiarekin batera.

Erakusketak artelanen corpus zabala biltzen du eta artistaren ibilbide artistikoari jarraitzeko aukera ematen digu. Aipatutako eskolan 1940ko hamarkadan garatutako esperimentazioetatik 2000ko hamarkadaren bukaerako sorkuntzara eramaten gaitu, bitarteko diseinu komertzialak, grabatuak, marrazkiak eta eskultura publikoa barne hartuta. Azken horien bidez, Ipar Amerikako historiaren parte latz bat azaleratzen da: Estatu Batuetako japoniarrentzat Bigarren Mundu Gerran sortutako barneratze esparruak, AEBetan bertan; gaztea zela artistak eta bere familiak pairatutakoa. Jakin-mina izanez gero, esperientzia bortitz horretatik bizirik atera zirenen omenezko eskulturari buruzko dokumentuak biltzen dira museoan.

Nik neuk dokumentazioa erakusketetan topatzen dudanean gogotsu behatzen dut. Norbaiten artxibo pertsonalean sartu naizela pentsarazten dit elkartze horrek, sekreturen bat aurkitzear banengo bezala. Oraingoan badirudi zerbait topatu dudala: horman azalpen testuarekin batera ageri den argazki bat da salataria. Irudiak aitortzen du erakusketan protagonista diren artelan zintzilikariak jatorriz ez zirela aretoan dauden moduan erakusten.

Sare antzeko kobrezko, letoizko edota altzairuzko egitura organikoei buruz ari naiz. Eskuz kiribildutako material industrialekin egindakoak, barnealdearen eta kanpoaldearen inguruko mugak lausotzen dituztenak. Forma organiko abstraktuak dira gehienak, naturaren elementuetan pentsarazten digutenak: ur tantak, marmokak, organoak eta abar. Abstrakzioarekin maiz aktibatzen da helduleku figuratibo baten premia. Bidaiatzean gertatu bezala (gainerako turistei jende ezagunaren antza hartzen diet beti), Dora Salazarren lanak datozkit burura; ezaguna den zerbaiten bila memorian.

Halaber, Asawaren zenbait lanekbeste forma geometriko batzuk dauzkate barruan, esekita. Erakusketaren ibilbidean aurrera egin ahala, bilbe figuratiboekin ere egiten dugu topo. Horiek landareak irudikatzen dituzte, alanbreari bizitza emanda eta baso antzeko bat osatuta. Metalezko landare hauen izaera geometrikoak Maruja Mallorengan pentsarazten dit. Berriz ere sostengu bila.

Hormako irudira itzuliz, ageriko sekretura bueltatzen naiz. Argazkian aitortzen da sabaitik eskegita dauden artelanak gelarekiko oztoporik gabe aurkezten zirela, Guggenheimen ez bezala. Bilbon esekitako eskulturek ez dute elkarrizketa zuzenik zoruarekin. Plataforma ezin zuriago bat jarri dute tartean, artelana eta gela bananduz, hormen jarraipen lotsagabe baten antzera. Erabaki hori kontserbazioaren mesedetan hartu bada ere, baso organikoaren ideiarekin talka bortitza sortzen du, eta bisitarien esperientzia nabarmen aldatu.

Orduan denboraren makinan sartzeko gogoa piztu zait, adibidez, artistaren estudio-etxean agertzekoa. Erakusketan azaltzen denez, espazio bakarrean bi dimentsioak zeuden batera, artistak bere etxea estudio bilakatu baitzuen. Kontrara, museoan erakusketa bera bi espaziotan dago banatuta. Bereizketa horrek sentsazio gazi-gozoa eragin dit. Alde batetik, gogoko izan dudan erakusketa bat bukatu dela pentsatueta haren jarraipenarekin topo egitea pozgarria izan da, artistaren estudio-etxeari eskaintzen baitzaio bananduta dagoen beste espazio txikiagoa. Bestetik, aretoa urdin argiz pintatu badute ere, etxekotasun falta nabaritu dut, eta horrek espazioaren banaketaren justifikazioa bertan behera uzten du.

Espazio desberdinetan zatikatzen dituzten erakusketak goiko solairuetan egon ohi dira, baina Asawarena behekoan dago, eta, askotan, bideo artelanei bideratutako areto txikiagoa hartzen du. Ezohiko aldaketa horrek Internetera eraman nau eta segituan berretsi dut susmoa. IazSan Frantziskoko eta New Yorkeko arte modernoko museoetan egon ostean heldu da Bilbora erakusketa. Gauzak horrela, estudio-etxea iradoki beharrean, etxe aurrefabrikatu batean pentsarazi dit, tokiko berezitasunak kontuan izan gabe leku batetik bestera eramaten den horretan.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.