On Being Human: Giza izaeraren esplorazio bat
Bilduma
2026ko Ekainaren 05etik
2027ko Ekainaren 06ra

Erakusketa bildumaren barne-irakurketatik sortzen da: gorputzaren, erretratuaren eta, oro har, giza esperientziari erreferentzia egiten dionaren presentzia etengabea, bai figurazioan bai abstrakzioan. Hala ere, laster gainditzen du hasierako intuizio hori. Gorputzak ordezkaritza izateari uzten dio eta lurralde bihurtzen da, tentsio historiko, politiko eta emozionalek zeharkatua. Horrela, On Being Human giza egoerari buruzko hausnarketa gisa egituratzen da. Lanek boterea, indarkeria, memoria, migrazioa eta identitatea jorratzen dituzte, baita beste gai isilago batzuk ere: ahultasuna, edertasuna, eguneroko bizitza, hondatzea eta konponketaren aukera. Erantzunak eman beharrean, erakusketak munduan egoteko modu desberdinak zeharkatzera gonbidatzen du, eta gizaki izatea etengabeko eraldaketa-prozesu bat dela ulertzera.
Bisita gidatuak
Bisita gidatuak astearte goizean (10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00) eta ostegun arratsaldean (15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00) antolatuko dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da publiko orokorrarentzat, 5 eurokoa ikasle eta 65 urtetik gorakoentzat, eta doakoa 18 urtetik beherakoentzat. Sarreretatik lortutako diru guztia erakundearen bitartekaritza-programa eta bisita gidatuak finantzatzeko erabiliko da.
Artistak
- Adrian Ghenie
- Alice Neel
- Angel Bados
- Anselm Kiefer
- Barbara Kruger
- Cassi Namoda
- Charles Gaines
- Christian Boltanski
- Claire Tabouret
- Danh Vo
- Elena Aitzkoa
- Elisabeth Peyton
- Georg Baselitz
- Jon Mikel Euba
- Juan Muñoz
- June Crespo
- Kader Attia
- Kara Walker
- Lisa Brice
- Louise Bourgeois
- Luis Gordillo
- Lynette Yiadom-Boakye
- Mark Manders
- Marlene Dumas
- Michael Borremans
- Miriam Cahn
- Nicolas Party
- Pello Irazu
- Sahatsa Jauregi
- Simone Fattal
- Thomas Houseago
- Thomas Schütte
- Tracey Emin
- Vivian Suter
- William Kentridge
- Wolfgang Tillmans

Alkar Contemporary | Mazarredo Zumarkalea, 33, Abando - Bilbo (Bizkaia)

"Gizaki izatearen" inguruko erakusketa batekin inauguratuko dute Alkar Contemporary bilduma Bilbon
Eka. 06 | June Montero Viguera [BERRIA.eus]
'On Being Human: Giza izaeraren esplorazio bat' du izena, eta Euskal Herriko zein nazioarteko artisten 53 obra biltzen ditu. Komisarioaren hitzetan, "museoetara joan ohi ez direnak erakartzea" da erakusketaren helburua.

