artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Gizaki izatearen" inguruko erakusketa batekin inauguratuko dute Alkar Contemporary bilduma Bilbon

'On Being Human: Giza izaeraren esplorazio bat' du izena, eta Euskal Herriko zein nazioarteko artisten 53 obra biltzen ditu. Komisarioaren hitzetan, "museoetara joan ohi ez direnak erakartzea" da erakusketaren helburua.

gizaki-izatearen-inguruko-erakusketa-batekin-inauguratuko-dute-alkar-contemporary-bilduma-bilbon
Thomas Schutte artistaren obrak 'On Being Human' erakusketan, Alkar Contemporary bildumaren egoitzan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

June Montero Viguera [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 6a

"Memoria, boterea, egunerokotasuna, hauskortasuna, denboraren jarioa, zaurgarritasuna etaharremanak, azken finean, bizitza orokorrean". Giza bizipen horiek erakusketa batean bildu nahi izan dituzte Yolanda Zugaza eta Fernando Arriola enpresariek.On Being Human: Giza izaeraren esplorazio bat izena jarri diote. Alkar Contemporary arte bildumatik eratorriak diraerakusketa osatzen duten 53 piezak, eta, hain zuzen ere, lagin horrekin inauguratuko dute bildumarenBilboko egoitza. Zugazak egin ditu komisario lanak, eta Euskal Herriko zein nazioarteko 30artista baino gehiagoren obrakhautatu ditu erakusketarako. Artista horienartean daude, besteak beste, Elena Aitzkoa, June Crespo, Wolfgang Tillmans, Louise Bourgeois, Anselm Kiefer eta Tracey Emin.

Komisarioaren esanetan, "normalean museoetara joan ohi ez direnak erakartzea" izan dute xede nagusi. Pertsona horiengana "artea gerturatzeko" bisita gidatuak egitea erabaki dute antolatzaileek, eta horietara joatea izango da erakusketa ikusteko modu bakarra. Bisitak astearteetan eta ostegunetan egingo dira, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Ekainaren 16an irekiko dute erakusketa, eta urte batez egongo da ikusgai.

Bisita gidatuak eginez museoetan eta galerietan "arteari begiratzeko dagoen modua saihestu" nahi dutela azaldu du Zugazak, zirraratuta. "Ez dugu nahi jendeaegoitzara sartu, begirada bat eman eta irtetea. Guk geuk artearekin sentitzen dugun hori helarazi nahi dugu. Bisitariek artelanari begiratu eta sentitzen dutena adieraztea nahi dugu. Artea eraldatzailea da, eta geure burua hobeto ezagutzeko aukera ere eman diezaguke". Horregatik eskaini diete erakusketa pertsonei, hain zuzen ere.

Artelanen euskarri den eraikina bera ere "oso berezia" da, Arriolaren aburuz. Izan ere, Bilboko Mazarredo kaleko etxabe bat espresuki egokitu dute Alkar Contemporary bildumaren egoitza izateko. Juan Herreros arkitektoak egin ditu birmoldatze lanak: antzina garajea zena hiru solairutan banatu du, eta hamabost erakusgela sortu ditu bertan. Horrez gain, liburutegia, artxiboa eta anfiteatro txiki bat ere eraiki ditu.

Hamabost erakusgela horiek On Being Human erakusketak betetzen ditu orain. Sarrera nagusiaren aurrean dagoen gelan abiatzen da ibilbidea. Zugazak azaldu duenez, erakusketak gizaki izatearen bi alderdiri erreparatzen die: "Alde batetik, memoria historikoaren ikuspuntua dago, gizakiaren bilakaera erakusten duena, eta horri lotuta boterea eta mina. Beste alde batetik, gizaki izate hutsa ere aztertzen du, egunerokoan nolakoak garen, edertasuna, hauskortasuna, nortasuna, gure arteko topaketak…". Gela bakoitzean kontzeptu horietako bat lantzen da, eta Zugazak bertan kokatu ditu giza bizipen horietako bakoitza adierazten duten artelanak.

Hogei urte baino gehiago

Arte garaikideko piezak dira erakusketa osatzen duten obraguztiak. Teknikak eta formatuak, ordea, askotarikoak dira: besteak beste, marrazkiak, olio pinturak, eskulturak, argazkiak eta instalazioak daude.

Zugazak eta Arriolak hogei urte baino gehiago daramatzate Alkar Contemporary bilduma sortzen. Arriolak gogora ekarri duenez, 1992an erosi zuten lehendabiziko artelana, eta "pixkanaka-pixkanaka" osatu dute gaur egunean duten katalogoa: 280 artistaren 550 obra baino gehiago. Nabarmendu du hasieran "ibilbide sendoa" duten artisten obrak biltzen zituzten arren azken urteotan artista hasi berrien eta emakumeen lana sustatzea izan dutela helburu.

Artista ezagunen eta emergenteen lanak bateratzearen ideia hori ekarri dute On Being Human erakusketara ere. Izan ere, jendeak "museoetara helduko ez diren edo oraindik irisi ez diren obrak" ikustea ere bada proiektuaren oinarrietako bat, haren esanetan.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.