artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

The Seasoned Baby Scholar

Ane Berganza

2026ko Otsailaren 27tik
2026ko Maiatzaren 03ra

the-seasoned-baby-scholar

Ane Berganza (Bilbo, 1999) artistaren praktika performancearen eta bideoaren eremuaren barruan kokatzen da. Artean graduatua da EHUn eta Ikerketa eta Arte Sorkuntzan masterra du. Bere prestakuntza hainbat arlotan zabaldu du, JAI programan, adibidez; Praktika Artistikoen Institutuan (Artium eta Tabakalera) eta Praktika Artistikorako Ikasketen Programa Esperimentalean – PEEPA (Matadero Madrid), bai eta Athens School of Fine Arts eskolan ere. Bere lana erakusketa indibidual eta kolektibotan aurkeztu da, hainbat zentrotan: Azkuna Zentroan, Montehermoson, Rekalde Aretoan, Tabakaleran eta Tarragonako Biennalean. Hainbat sari eta beka jaso ditu, Azkuna Zentroak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EREMUAK espazioak emanak. Egonaldi artistikotan ere hartu du parte, adibidez YVML – High Desert-en (Kalifornian).

the-seasoned-baby-scholar

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.