Ekoiztu 2025.II
2026ko Apirilaren 17tik
2026ko Ekainaren 26ra

Ekoiztu 2025.II erakusketak deialdi honetan hautatutako hiru proiektuak biltzen ditu. Proiektu horiek urteko lehen seihilekoan zehar Centro Huarteko espazioetan egon dira, bertan esperimentatzen eta garatzen. Proposamen bakoitzak ekoizpenerako laguntza ekonomikoa, zentroko laborategi eta ekipamenduetarako sarbidea eta ebaluazio-batzordeko kideen, Manuela Pedrón Nicolau eta Pablo Marteren, gertuko laguntza izan du.
Aurkeztutako proiektuak hauek dira: maría hidalgo nietoren última acampada, super8 formatuan filmatutako irudiak, idazketa eta zinea uztartuz familia-memorian murgiltzen dena, non irudiak kontakizun intimo eta zatikatu bihurtzen diren; sofía mendiondoren VAPOR ->, bazterturiko materialak, patronajea eta seinaletika abiapuntu hartuta, manufaktura, gorputza eta idazketa gurutzatzen dituen kartografia sentikor bat sortzen duen ikerketa material eta poetikoa; eta Jorge Seviren …y los caballos corrían hasta olvidar que eran caballos, espazio erakusketaren atzealdeak eta hizkuntzaren, arkitekturaren eta materialen antolaketaren arteko harremanak aztertzen dituen proiektua, idazketari, irudiari eta haien arteko korrespondentziei buruzko gogoeta proposatuz.
Erakusketa apirilaren 17an arratsaldeko 18:30etan irekiko daeta apirilaren 17tik ekainaren 26ra egongo da zabalik, aste barruan 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpoko bisitak egiteko, hitzordua eskatu daiteke coordinacion@centrohuarte.es helbidera idatziz.

Uharte Zentroa | Kalbario kalea, 2 - Uharte (Nafarroa)




