artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Gramatika

Mawa Ordúñez

2026ko Apirilaren 24tik
2026ko Ekainaren 21era

gramatika

Mawa Ordúñez (1986) Bilbon bizi eta lan egiten duen artista eta ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatua da, eta gaur egun doktorego-tesia garatzen ari da, "Monumentuaren gramatika berri bat" izenburupean. Bere proiektuak historiaren, memoriaren eta testuinguruaren ideiek zeharkatutako proposamenetan oinarritzen dira. Arte publikoaren proiektuen garapenean interesa du, eta bere lanak gure espazio komunetan dauden zentzu-geruzak eta estratu historikoak berrikustea proposatzen du.

Bere lana hainbat lekutan erakutsi da, hala nola Bilboko Guggenheim Museoan, MUSACen eta Fundación Cerezales (León); National Gallery of Jordan-en (Amman, Jordania); Galería La Taller-en, Sala Rekalden eta Galería Vanguardian (Bilbo); baita Paradise Air eta Koganecho Art Center-n ere (biak Japonian), edo ZINEBIren barruan kokatutako "Ez bulaza egin (EBE)" bezalako proiektuetan. Gaur egun, Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean ere badago.

Bitartekari gisa, "Interbentzioak Deustuko zubian" artea espazio publikoarekin lotutako proiektua garatu du 2012tik 2020ra. 2015ean eta 2016an Consonni arte garaikideko ekoiztetxearen "La Publika" proiekturako Orea lan-taldeko kide izan zen, eta Bilbao Art District ekimena ko-kuratu zuen (2016tik 2019ra bitarteko edizioetan). 2022an, Japoniako Akihabara auzoko 3331eko 2B galerian egin zen euskal artisten "Kokoni" erakusketa komisariatu zuen (Tokio). 2018an, LEKUTAN kolektiboaren kofundatzaile izan zen, eta handik proiektuak komisariatu dituzte, hala nola "Ertibil40" Sala Rekalden (Bilbo), "Agora Cemento Código" Tabakaleran (Donostia) edo "Pensar mañana" pentsamendu-laborategia, Prólogo-rekin batera, Bilboko Guggenheim Museoan.

gramatika

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.