artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa

Igshaan Adams

2026ko Maiatzaren 05etik
2026ko Azaroaren 01era

hautsa-harrotzen-gorputzaren-artxiboa
Erakusketaren ikuspegia: in situ: Igshaan Adams

Adamsek askotariko esparruak lantzen ditu, hala nola ehun-gaiak, eskultura eta instalazioa, eta horietan sokak, bihiak, alanbrea eta aurkitutako objektuak erabiltzen ditu —horiek dituzten asoziazio sentsorial eta kulturalekin—, arrazaren, erlijioaren, sexualitatearen eta oroimenaren arteko loturak islatzen dituzten gainazal konplexuak sortzeko.

Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa erakusketa murgiltzailea eta introspektiboa da aldi berean; presentzia materiala ematen die indar ikusezinei —oroimenari, erritmoari, enpatiari—, eta ehuntzeko jarduera gorputz-ekintza eta ekintza kolektibo gisa aurkezten du.

Hegoafrikako Ipar Lurmuturreko probintzian dagoen O'okiep hirian —hots, amaren familiaren sorlekuan— Garage Dance Ensemble konpainiarekin duen lankidetzari esker ehuntzeko ekintzaren eta dantzaren arteko elkarrizketa sorrarazi du.

in situ

Guggenheim Bilbao Museoak atsegin handiz aurkezten du in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa erakusketa, Museoaren in situ erakusketa-zikloko hirugarrena. Ziklo horretan, Museoak areto jakin baterako pentsatutako eta eraikinaren arkitekturarekin elkarrizketa bat sortaraziko duten obrak sortzera gonbidatzen ditu artistak. in situ artista garaikide nabarmenek asmo handiko proiektuak egitera akuilatzeko plataforma gisa sortu zen, eta eskulturaren, instalazio-artearen eta multimediaren aukerak zabaltzen dituzten obrak aurkezten ditu. Erakusketa bakoitzak hartzen duen espazioarekin elkarreragiten du zuzenean, eta arkitektura eta irudimen artistikoa elkartzen diren ingurune bihurtzen du espazio hori.

hautsa-harrotzen-gorputzaren-artxiboa
Erakusketaren ikuspegia: in situ: Igshaan Adams

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.