artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Nāfidha. Magreb irudikatua

2026ko Martxoaren 24tik
2026ko Ekainaren 14ra

nafidha-magreb-irudikatua

Izenburua, "leihoa" esan nahi du arabieraz, metafora bat da eskualde horrekin partekatzen ditugun harreman historiko eta kulturalei buruzko ikuspegi berriak zabaltzeko.

Migrazio-prozesuen ondoren sortzen diren identitatearen eta pertenentzia senaren konplexutasuna du aztergai, eta arreta berezia jartzen du estatuen memoria ofizialaren eta ahozko memoriaren edo memoria pertsonalaren arteko kontrastean, sarritan testuliburuetatik kanpo geratzen diren historiak berreskuratzeko. Programa hau ikuspegi kulturaletik landu da, erresistentzia sortzaileari tresna gisa balioa emanda, prozesu historiko horien kronologia eta errealitatea kontatzeko modua osatzen duten iruditeriak birdefinitzeko.

Topagune, ikustaldi eta eztabaidagune honen programazioa antolatzeko, Tabakalerak hainbat eragile kultural eta kolektibo gonbidatu ditu, gai hauei berariaz heltzen dieten ikus-entzuneko proposamenak erakutsi ditzaten. Lan horietan honako hauek parte hartzen dute: Sarah Mounia Kachiri (Film w Glissa kolektiboa) eta Rim Mejdi (SAAED Meetings) komisario eta zinemagileak; Elías Querejeta Zine Eskolaren "C3: Lerrokatu gabeko zinema-artxiboak" ikerketa-proiektuak, Léa Morin buru dela; Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak; eta Donostiara iritsi berri diren gazteen Harrotu Ileak kolektiboak, Nabil Aniss artistarekin eta Lucía Feuillet artxibozainarekin lankidetzan.

Nāfidharen osagarri, filmak, artxiboko materialak, lantegiak eta hitzaldiak eskaintzen dira, Afrikako testuingurua ondo ezagutzen duten artista, kazetari eta adituen eskutik.

nafidha-magreb-irudikatua

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.