Beldur izan eta miretsi
Ramon Ruiz Cabestany
2026ko Maiatzaren 22tik
2026ko Uztailaren 09ra

"Itsaso asaldatua, udako mendiko sugarrek, amildegietako zorabioak, haizeteek... liluratu egiten gaituzte. Natura harrapaezinaren indar erraldoiak mehatxatu egiten gaitu, baina baita liluratu ere. Beldur izatea eta mirestea gauza bera bihurtzen dira: giza egoeraren kontraesan xalo bat.
Baina beste ekaitz mota bat dago. Suntsitzea aukeratzen duen bat. Botere hori ez da ez sumendia ez urakana, giza aurpegiz gutizia baizik. Eta horri ere begiratzen diogu: bonbak, hondakinak, izugarrikeria. Tragediak, handia denean, itsutu egin dezakeelako.
Gizakia mendiaren aurrean inozoa da, baina errugabea. Gizakia tiranoaren aurrean… biktima edo konplizea da? Heroia ala traidorea?" — Ramon Ruiz Cabestany
Ramon Ruiz Cabestany
Ramon Ruiz Cabestany (Donostia, 1960) kontakizunen eskultorea da; bere lanak eskultura-tradizioa berrinterpretatzen du, naturarekin, paisaiarekin eta hauek gizabanakoarekin duten harremanarekin sakon lotutako poetika baten bidez.
Buztina lantzen du formatu trinkoetan, eta figura bakartiez eta oinarrizko arkitekturaz osatutako mikrokosmos narratiboak eraikitzen ditu, murgiltzeko moduko espazioak sortuz, interpretazio anitzetara irekiak.
Elkarrekin uztartzen dituen osagai kontrajarrien artean dabil: geometria eta organikoa, paisaia eta arkitektura, tragedia eta komedia, monumentala eta ñimiñoa, oreka eta desoreka. Bere eszenek ironiaren eta absurdoaren bidez "lehen" eta "ondoren" bat markatzen duten uneak harrapatzen dituzte, ikuslea kontakizuna jarraitzera gonbidatuz.
Bere lanak eskultura metafisikoa aztertzen du, oso pertsonala den sentsibilitate garaikide baten bidez.

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)
Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.


