artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bilbotik Gernikara. Desmemoriaren Bideak.

Veronica Domingo Alonso

2026ko Maiatzaren 15etik
2026ko Irailaren 13ra

bilbotik-gernikara-desmemoriaren-bideak

Laugarren erakusketa hau Gernikako Bakearen Museoaren eta MHLI (Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan) ikerketa-taldearen artean antolatu da, eta Verónica Domingo Alonsoren instalazioa aurkezten du.

Bilbotik Gernikara. Desmemoriaren bideak ikerketa eta ekoizpen plastiko proiektu bat da, non arteak zubi lana egiten duen Bizkaiko Memoria Historikoa berreskuratzeko.

Denboraren igarotzeak Espainiako Gerra Zibilaren arrastoak desagerrarazten dituen lurralde batean, erakusketa honek gure iraganeko gertakariak errespetuan oinarritutako esperientzia estetiko bilakatu nahi ditu. Erakusketako obrak errealitatearen eta bizi gabeko memoriaren arteko dualtasunean antolatzen dira, bitartekoen bidez jasotako oinordetza moduan, errelatoari bizi-subjektibotasun geruza bat emanez. Fusio honek ikuslearen hautematea aberasten du, erregistro historikoak isilduak edo suntsituak izan diren hutsune horiek arteak bete ditzan ahalbidetuz, presentzia itzuliz denborak ezabatu nahi izan zuenari.

Erakusketak babesleku antiaereotan jartzen du arreta, ikusezintasun eta ahanztura sistematiko egoera batek ezaugarritzen dituen defentsa pasiboko guneetan. Ezkutua ikustarazteko nahiak arkitektura beliko hauek argitara ematea ez ezik, iragana eta oraina lotuko dituen konexio bat ezartzea ere bilatzen du.

bilbotik-gernikara-desmemoriaren-bideak

Bakearen museoa | Foru Plaza, 1 - Gernika-Lumo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.