Natura Harmonia Poesia
Mikel Lertxundi
2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Uztailaren 04ra

Ekain Arte Lanak galeriak Mikel Lertxundiren Natura Harmonia Poesia erakusketako formatu txikiko eskulturak eta marrazkiak aurkezten ditu. Material astunak eta sendoak diren harria, egurra eta burdina arin eta hauskor bihurtu ditu artistak; materiaz hustu ahala iradokizunez eta mezuz bete ditu, amuleto antzeko objektu preziatu bihurtzeraino.
Txikitasunaren balio handi eta sakonak aldarrikatzen ditu, eta proposamen atsegingarria iradoki, zentzu guztietan eta zentzu guztiei zuzendua, ukimenezko begirada eragiteraino. Tradizioari eta mendeetako historiari egindako ekarpen estetiko atenporala. Naturaren harmonian poesia deskubritzeko gonbita. Lurra eta hark berezkoa duen oreka gerturatuz ikusleari, ezegonkortasun eta aldaketa azkarreko garai hauetan arnasaldia eta pausaldia eskaintzeko.

Ekain | Iñigo Kalea, 4 - Donostia (Gipuzkoa)

Mikel Lertxundik 'Natura, Harmonia, Poesia' Okendo kultur Etxean jarri du
| Eka. 25
Nazioarteko ibilbidea duen eta arte lanbideari 50 urtetik gora eskaini dizkion Mikel Lertxundi artistak bere diziplina anitzeko lanaren erakusketa dakar Okendo Kultur Etxera formatu ertaineko eskulturez, pinturez, marrazkiz eta argazkiz osatua.

